Asperi itzulia

2018/01/28
Zapatuan Javi, Edu eta Maitekin fokeada edar bat itxia zan asmua, egualdixa altsatzen jungo zan bitxartian.
Zapatillan behera

Paliza edarra hartu ostian, Mikelnakin juntau ginan pisteatzen eta iluntze aldera arte fokeatzeko engañatu gintxuan. Horri esker, demaseko gaba giruaz gozatzeko aukera euki genduan Candanchuko pisten inguruan.
Tucan gabian

Biharramunian gorputzian paliza edarrakin nenguan, baina halere, aspaldiko partez eguraldi ona zauan emanda eta elur hauts zentimetro batzuk zaozen.
Javi, Edu eta hirurok lasai asko abantau ginan. Maiteri abixatu giñon Loma Verde alderuntz jungo ginala, eta handik, Esper edo Aspe bailara eder eta hotzetik barrena gerturatu nahi genduala Aspe alderuntz.
Loma Verderuntz hirurok

Maite ere animatuko zala gurekin etortzera. Bera ere nekatuta zaola, eta egun politxa zala mendibuelta baterako. Esperota baino beranduo allau zan, goizian goizetik karabanak zaozelako ixotzeko.
Kontrabandisten koban

Kontrabandisten koban harrapatu gintxuan Maitek, eta hortik gora bakoitza bere ritmora hasi ginan, eta gero azkena zauan lekuraino bajatzen ginan, taldian baina bakoitza bere ritmuan juteko asmatutako jokua. Edu pozik, bereganaino bajatzen ginalako ipurdixa ikutzera, kar kar kar.

Konturatu ordurako gehixegi ixo ginan, eta ez genduan desbideraketa leku onian hartu Esper bailara alderuntz, eta Loma Verde/Rincon de Cielo ingurura ixo ginan, guretzat goregi.
Nik bezperako palizia neukan eta josetuta nauan. Zeozer jan genduan eta jeitsi ginan Esper bailarako sarrerara.

Aspe edo Esper bailararuntz bakardadian
 Kontrabandisten koban topo egin genduan frantses bikote bat zijuan aurretik bidia zabaltzen. Ikaragarri bailara politxa da!!
Espektakularra da bailaria. Wallon edo Napazal pasua parian
 Atzetik ginduazela, nik uste ezkerreregi hartu zabela pentsatzen nijuan, eta leporako azken metrotan malda handixa eta elurra gogor-gogor zauan eta kranpoiak jartzen harrapatu genitxuan.
Lepo horretatik ixo ginan, kerizpetako maldatik. Hobe zan eguzkitatik seguruenez
 

Aurreratu eta zati hau nahiko azkar ixo naban. Egixari zor, esan bihar dot aurten mendira ateratzen nintzan lehenengo eguna zala, eta ez neuzkala neri gustatzen jatazen benetako kranpoiak, konpetiko aluminiozko kranpoiak besterik ez neuzkan autokan, eta horiekin abantau nintzan.
Ni bezela, Javi eta Maite ere berdin, konpetiko kranpoiekin. Beno, behinguagatik ez dauka ezer pasau biharrik, pentsatu nuan.
Ni ixo ondoren, bi frantsesak atzetik zetozen. Hauek kranpoi onekin, baina pioletik gabe. Flipatu nuan hori ikusi nuanian. Fijatzen hasi, eta kaskoripe ere zetozen. Nere iritzi apalerako, fallo garrafala, baina tira, nor naiz ba ni inori ezer esateko, are gehiago, jostailuzko kranpoiekin nijuanian... oin, frantsesak labainduz gero, edo kranpoi bat ateraz gero... liada parda izan leiken, ze atzetik zijuazen Maite eta Javi, eta bolera ederra montau leiken...
Maite eta Javi, Kiss the mountaineko protak!!

Lekurik tentiena pasata, Maite eta Javin zain geratu nintzan, kerizpetako hotzetan. Neregana gerturatzen zetozenian, Maiteri kranpoi bat urten jakola ikusi naban. Javik esan zidan konturatuta zaola mobitzen jakola. Izan ere, danok konpetiko kranpoiekin jun arren, Maitenak azpixan kordoia daukenak dia, eta gurien aldian oindiok exkaxauak mendirako. Baina tira, gaozen bezela urten bihar ginan handik.
Javik bere piolua utzi zidan leku seguruan, eta Maitena bajau nintzan. Falta zan zatixa bi piolokin ixo zaban Maitek, seguru behintzat!
Oindiok ixotzeko beste zati bat falta jakun, ez zan hain tentia, baina oso izoztuta zauan halere. Javik piolua hartu eta eskaloiak tallatziari ekin zion, eta ni atzetik hanka marka edarrak itxen. Baina jota hoztuta nenguan, eta faena erdixan gora tiratu nuan, hego aurpegiko eguzkixan bila, eta Javi laga nuan eskilarak itxen

Eguzkitara ateratzen. Atzian Aspeko bailara osua

Lepora problemaripe allau, eskixak jarri, eta beriala ginan Asperako hurrengo lepuan, Candanchuko bide normala, eta hego tubuak bat itxen daben lekuan. Hor eskixak kendu, eta tontorrera.
Tontorrian josefeliziano
 Ni oindiok berotan sartube, gorputza ahul igartzen nuan. Eguzkitxan egon arren, erropia jantzi eta jeisten hasi ginan.
Jeisten, Javi tubua señalatzen. Hego bajada normala atzerotik, jendia daon lekutik


Aspalditik neukan Aspeko hego tubua begiz jota, eta gaurkuan ez zan inor bajau hortik. Nahiko berandu izan arren, dana guretzat!!! IUJUUUU
Erdixan hego tubua. Bajada normala ezkerretik ladeatzen bezela

Hego tubua zoragarrixa jauan!! Tubuan ondoren hegoko jeitsiera normala in genduan, eta Aisako leporuntz ixotzen hasi ginan berriz. Ibilbide luze horiek itxen ditxugunian batzutan elurrik ez daon lekura arte bajatzen gera, eta gaurkuan ere berdin. Tarte batian eskixak kendu, eta berriz ere ixotzeko bidian elurra hasten zan lekura arte eskixak motxilan. Sentsazio guapua izaten da hori neretzat!!!

Aisako aldetik Aisako leporuntz, Riguelo Lecherines eta inguru horretaruntz


Hemendik Aisako lepora, batere indarripe nenguan. Eguzki galdatan ginduazen, eta beruagatik izango ete zan pentsatzen. Javi eta Maite erretz zijuazen goruntz. Ni aurten ez dabil gehixegi entrenatzen, eta dana igartzen dala pentsatzen nijuan.
Aisako lepuan
 
Lepuan bixak zain. Berandutzen ere ari jakun, oindiok Tortiellaseko bailarara bajau, eta Candanera nundik ixo pentsau bihar genduan.
Hiru aukera edar zaozen, Tucara ixo eta Loma Verde bajau, Tucara ixo eta Zapatillako tubotik bajau, edo Tortiellaseko zirkua bajau eta Tucako kanfetara ixo, eta hortik tobazora edo. Ikusiko genduan aber.
Momentuz Aisako lepotik jeitsi bihar ginan, eta gogor gogorra zauan hau ere. kauenriau!
Eskixak jarri eta abantau nintzan.

Aisatik Tortiellaseko zirkoruntz, izoztuta, baina kantuek eusten zaben
 Kontu handixakin jeisteko zauan. Akaso pioleta eskuan gaizki ez. Baina problemaripe bajau genduan.
Beherago, Causiat Extremerako prestatzen ibili zian eta horretako repisa batian egon ginan, baina ez zaukagun denbora galtzeko



Tortiellaseko zirkuan berriz ere fokak jarri eta goruntz. Ordurako kerizpia ondo sartuta, eta kesujistron hotza itxen zuan


Buruak plan diferentiak in zitxuan, kesi lomaverdetik, kesi zapatillako tubotik, kesi tortiellaseko zirkua bajau eta tucako kanfetara bajauko ginala. Baina azkenian pistetara allau, eta biderik motzenetik bajau ginan.
Ni benetan porru eginda nenguan. Autokara allau, eta hotzikarekin. Kriston jende pillia zauan, eta Eduk esan zigun ordubetetik gora zauala karabania parkinetik urtetzeko. Zeozer jan, dutxau, eta mantxo mantxo martxan jarri ginan.


Etxera orduko, sekulako sukarra eta hotzikarak. Eta ni paliziana izango zala pentsatzen, ohean sartu, eta astebete gripiakin jaikibe egon naiz. Hau panaderua!!
Medikuari galdetu nion, hurrengo zapatuan Causiat karrera dao, eta in nahi dot. Bere erantzuna: Saiakeran hilko zera!!  eta zenbat arrazoi. bi aste pasau dia ordutik, eta oindiok gorputza guztiz jota daukat.
Eskerrak bidixo hau ikusten konsolatzen naizen...

Hemen ibilbidian nundik norakuak wikilocetik. Kontutan euki haseran gora ta behera ibili ginala, eta gero Lomaverde ixa dana ixo genduala, ondoren bajatzeko Esper bailarako sarrerara



Powered by Wikiloc


Iruzkinak