Linza-Petretxema-Lariste-Oza-Mallo legorreta lepoa

2017/02/18 Camilleren xendaren 3.zatia edo... Linzatik buelta edar bat
Ufa, otsaileko mendibuelta orain publikatzen...

Pyrene Goi Mendiko zeharkaldia igandian izan bihar zan eta Saülek konbentzitu gintuan parte hartzeko (kontu hori kontatu nizuen oin dala hilabete batzuk).
Kike ta Luismikin komentatu genduan zapatuan matxakada bat eta igandian lasterketa egiteko plana, eta Kike animatu zan zapatuko martxara. Pierrarako primeran etorriko jakun danori ere.
Baina entrenamentuetatik haratago, horrelako mendi buelta bat da neretzat mendi eskixa egoerarik puruenian, elurra, eskixak, mapak eta egun osua aurretik. Iujuuuu



Linzatik ateratzen
Bazakigun eguna luze jungo zala, baina bezperan ohera ere berandu jun ginan, eta goizian pixka bat berandutu jakun urtetzia. Egun argiz urten genduan. Kasu honetan egurra eman eta kitto, horrela aurreratzen dira ordu batzuk, kar kar kar.

Lintza atzian, Txamantxoian eguzkixa ematen
Elurra behetik zauan, eguteran nahiko kenduta, baina oso egonkor. Baldintza oso onak ziran.

Ezkaurre txuri, ilargipian
Goruntz guazela, Saül eta lagunak hurrengo eguneko lasterketan ibilbidia markatzen hasi ziran.

Igandian Pakizara ixotzeko korridoria ekipatzen ikusi genitxuan Pyrenekuak
Egun argiz urten ginan arren, Petretxemako lepuan nahiko goiz zan oindiok.

Linzako lepuan, ezkerretan 3 errege, eskuman Petretxema
Elurra gogor gogor gogorra zauan eguzkixak emandako lekuetan. Ipar aurpeixetan aldiz, oindiok hauts pixkat harrapatu ahal zan.

Kike Petretxemarako azken zatixan
Egun osoko buelta luzia izango zala kontutan eukitxa, ez genduan esprintatzen ixo, baina Petretxemako tontorra nahiko azkar egin genduan halere

Happy Dominguez Petretxemako tontorrian hurrengo igoera nundik izan leiken begira
Pare bat argazki bizkor, eta aurrera egin genduan, egun luzia zatorren eta ahalik eta denbora gutxien galtzia garrantzitsua da halakotan.
Napar piriniotako jeitsiera elegantienetako bat ei dala entzunda neukan Petretxeman hego pala Leskunera. Aspaldixan nauan jeitsiera hau itxeko goguekin, eta azkenian hementxe geunden, jeitsiera guztixa gure aurretik. Baina… Bideuan primeran ikusi leike jeitsiera nola zauan, jota gogorra. Enpaste guztiek salto ziguten jeitsiera honetan.

Hego aurpeixetan elurrak eraldaketa handixa jasan zaban, eta gabeko izotzak harrixa baino gogorro laga zaban. Ladeatzen jeitsi genduan ixa dana, eta eskerrak konpetiko eskixak ziran eta carving askorik ez zaukela, hartara kantua erretzo sartzen dalako. Goizegi harrapatu genduan jeitsiera dudaripe. Pioleta ez genduan atara, baina sobran ere ez zan egongo bada ezpada. Hurrengorako badakigu, goizo gabizenian pioleta eskuan bada ezpada

Behin lepotik behera, elurra goxuo zauan, batez ere kerizpetan

Petretxemako lepotik Leskunera jeisten
Oso espeziala da leku hau, Ansabereko orratzen azpixan pasatzen dalako. Espektakulu hutsa!!
Lepotik behera kriston belozidadian bajatu genduan, elurra udaberriko kapatxo batekin zauan, bizkor ibiltzera gonbidatzen zaban. Sopa de lux!!
Puntu batian, ez dakit etzan nuan guztiagatik edo zer, botak elurra jo eta desorekatu banintz bezela egin zidan, eta metro batzuk arrastaka bajau nitxuan. Inungo arriskurik ez zauan, eta harritxu nintzan ze deskuido txiki izan zan. Ondo dago horrelako gauzak pasatzia leku seguruetan, beti ikasten dalako. Edozein kasutan, jeitsi genduan abiadurak eman zigun plazerra daukat oindiok goguan. uakaaaa

Kike Ansabereko txaboletan, egin genduan jeitsiera atzian ikusten da
Hemen argazki batzuk galdu ditxut, baina bideuan badaoz. Atxeritoko ibonera zuzenian ixo genduan. Beste aukera bat Leskuneruntz bajatzen segi eta Laristera iparretik ixotzia zan, baina ez zakigun bajatzen elurra noraino egongo zan, eta ez arriskatzia erabaki genduan, eta ondorioz, buelta luzexeago bat egin genduan Atxeritoko ibonetik.

Behin ixota, Atxeritoko ibonetik hego-hego ekialde aurpegira jeitsiera zuzen bat egin genduan. Elur gehixokin edo beruakin itxeko ez da batere gomendagarrixa malda eta fusioko elurjausi arriskuagatik. Horregatik, hemen jarri doten GPSan track ideia bat besterik ez da neguko horrelako bueltetan.

Ozako bailaran gaozen. Hurrengo igoera hemendik Laristeraino, bailara osua remontau genduan iparreruntz. Indarrak gastatzen ari ziran arren, oindiok geratzen zan apur bat, eta tontorrera esprintatzen allau ginan. Ke kolgaos, arnas estuan gora, kar kar kar

Laristeko tontorrian, igoerako bailara guztia azpixan
Tontor honetan ere ez genduan denbora gehixegi egin, inguruak ikusi eta zeozer pikau. Iparretik egin ahal zala ikusi genduan (elurra ixa Leskun arte zauan). Fokak kendu eta gure bidiari segitxu giñon behera. Iujuuuu!!!
Elurra oso bizkorra zauan hemen ere, sopa de lux. Elurra bukatzen zan lekura arte gelditxube bajau ginan ziztu bizixan. Ze sentsazio politxa dan sasoian egotia eta abiaduran seguru eta luze jutia!!!!

Elurra bukatzen bailaraz aldatzeko momentuan
Ozako basuan geunden. Errekasto osua bajatu, eta bailaraz aldatu bihar genduan Linza alderuntz bueltatzeko, baina horretarako mokadutxo bat egin bihar genduan lehenengo. Happyk motxilatik tortilla eta talua atara zitxuan, Ekipo Fiestina!!! OEOEOE

Tortillia taluan, a ze inbentua!!!
Trankil jan, eta hurrengo bailaran gora abantau ginan. Haseran ez zauan elurrik eta eskixak bizkarrian hartuta abantau ginan tripa betian
Atxerito barrenian
Bailaran aurrera, hiru igarobide zaozen Lintza aldera pasatzeko. Nik Atxeritoko lepotik pasatu nahi nuan, eta ahal bazan tontorra in. Baina urrutixen zaona ere hauxe zan eta gainera malda handixa ikusten zan, eta ez zakigun elurra nola egongo zan.

Atxerreko gaztelua eta Ozako oihana atzian laga genduan
Altuera hartzen jun ahala, Atxerito gertu, Petretxema eta Ansabereko orratzak ere handik. Hemen ingurutik askotan ibili naizen arren, bailara hau ez naban ezagutzen. Ederra benetan!!

Eskumatan Atxeritoko bailara, eta eskumatan gainian Atxeritoko ibona, hortik pasatu ginan goizian. Barrenian Ansabereko orratzak
Bailara honetan eskiatzaile talde bat ikusi genduan. Atxeritoruntz jungo zirala pentsatu genduan, baina berandu zan hauentzat ere... Gu ordurako porru inda, Atxeritoko lepora ez jutia erabaki genduan, eta pasabide motxago bat hartzia beste aldera bueltatzeko. Orduak aurrera zijuazen, ondo pasatzen ari zeranian oharkabian pasatzen da denboria!

Atzera begira Arlet ingurua, Camilleren xendaren zati handi bat
Gaintxo bat hartu genduan, eta lepo ebidentiena aurrez aurre geratu jakun.

Anzotielloko lepoa barrenian, azkenean ezkerra hartu eta Mallo Gorreta lepo estura igo ginan

Justu orduan, ez dakit nundik, lehen ikusitako eskiatzaile taldia agertu zan leku honetan. Ez ziran Atxeritora jun beraz!! Gu baino aurreraxeago zijuazen leporuntz.
Guk, bailara erdixan, nekatuta egon arren oindiok indar nahikua bazauzkagula, eta lepo motxenetik pasatu biharrian, pixkat luzatu eta mallo gorretaruntz zaozen marka batzuk hartu genitxuan.


Mallo Gorretako leporuntz, malda handixa (mendizalien eski huella, ez eskiatzailiena, kar kar kar), baina bailaratxo espektakularra
Lepora iristeko azken metruak eskixak bizkarrian hartuta egin genduan. Lepotik gorago igotzia bazaukagun, baina beste aurpegi batetara pasau bihar ginan eta jeitsiera ez zanez ikusten, ez zakigun nolakua izango zan; hau da, ez zan ikusten elurrik egongo ote zan beheraino bajatzeko. Eta guk eskiatziaz disfrutatzia nahi genduan jeitsieran!

Mallo gorretako lepuan fokak kentzen
Lepotik behera hartzia erabaki genduan, jeitsierak kriston itxura zaukan eta!!

Zuriza eta Linza artian, Linzaruntz jeitsiera
Lehenengo zatixan elurra aldakorra egon arren, bizkorra eta politxa zauan


Behera iristen, elurra faltatzen hasten zan. Leku batian remontatu bihar zanez, eskixak kenduta gainditu genduan aldapatxua


Berriz eskixak jarri, eta kleriguen itxurrirako azken metruak ere eskixekin egin genitxuan. Hemendik oinez abantau ginan errepidetik Linzara.

Hurrengo eguneko lasterketarako jendia etorritxa zauan, dana autoka eta furgonaz lepo, lagun pila bat handik bueltaka. Kriston rezibimientua izan zan.

Ni porru inda nenguan, baina hurrengo egunian lasterketa zanez, zeozer jan, katuan garbiketa in eta arropaz aldatu, eta Breafingera jun ginan.
Eta egixa esan, gorputzak oso ondo erantzun zidan hurrengo egunian, Javikin batera, nere bizitzako lehenengo postua eskuratu naban mendi eskiko lasterketa batian, bere egunian kontau nizuen bezela.

Hemen ikusi leikezuez wikiloc-eko datuak. Edarra grafikuan ikusten diran gora beherak. Topeee!!!


Powered by Wikiloc


Hemen eguneko bidixua



Iruzkinak