San Anton am Albert

2017/01/17
Azkenian negua iritsita, demasa botatzen laga genduan Candanchu astebukaeran.
Tenperaturak asko hoztu ziran, baina astelehenian pixka ixotzen zian eta euri apur bat botako zuan kota bajuetan. Astelehen eguerditik aurrera berriz hoztu eta oindiok elurra botako zuala aurrikusten zaben, eta martitzenian atertuko zuala. Elurjausi arrisku handixa egon leiken, haize dexentekin bota zuan eta. Baina elur jausiberrixa zauan. Uff, horrelakuetan ni oso urduri jartzen naiz!!!
Kasu hauetan mendira jun biharrian, pista itxeko baldintza aproposak izaten dia, eta asteguna izanda, pistetan ez zala jende asko egongo pentsatzen, denboraldiko eskiko egun onena izan leiken!!!


Ez naiz egun erlijiosuak ospatzeko zalia, baina oinguan merezi zuan. Elgoibarren San Anton jai da. Horregatik, Laskuk eta Albertok jai zauken martitzenian, eta elur baldintzak ikusitxa, nik ere jai hartu nuan. Elurrek ere galdetu zidan aber zelan egongo ziran piriniuak, eta esan nionian gu jutekuak ginala, di-da apuntau zan planera!!!

Nora jun zan hurrengo kezka. Nik Candanchu ingurua ezagutzen dot hobetuen, eta hara juteko proposatu niuen. Baina ondoren konturatu ginan sekulako haizia ematen zabela, ixa egun osuan 70km/o ufadak. Horrela daonian, teleaulkixak ez irikitzia pasau leike, eta begira hasi ginan nun aurrikusten zan haize gutxio. Iparreko haizia zanez, antiintuitibua izaten da kontua, hau da, iparrian haize gutxio egoten da, eta heguan gehixo (eta alderantziz). Aurrikuspenetan ere horrela ikusten zan, Luzen eguerdi aldian momentu batian egon leiken 50km/o ufadaren bat, baina orokorrian haize gutxi ematen zaben. Beraz, argi zauan, Frantzia aldera jutia pentsatu genduan, Luzera.

Bada ezpada, Luz herrixan, behian lo in, eta goizian ikusiko genduan zer egiteko aukera zauan. Goizian jaiki ginan, informazio bulegora jun, eta prefekturako ordena batengatik, elurjausi arriskua zala eta, mendiko errepidiak itxita zaudela. Hau da, ez Luzeko pistetara, ez Gavarniera, eta ezta Tournaboupera ere ezin ginala ixo. Baregesen 2m elur zaudela kalietan, eta makinak garbitzen ari zirala, baina hortik gora ez zaola pasatzerik.

Kriston bajoia, zer egin pentsatzen hasi ginan. Cauteretsera deitxu zaben, eta hura ere itxitxa zaola. Baqueirara deitxu genduan, eta pista bat zabalik, eta egunian zihar akaso zabalduko zabela besteren bat, baina han ere arrisku bera, eta gainera haraino juteko pare bat ordu bihar...

B plana eginda eraman genduan, arrisku egunetan Foret d'Ayre primeran egoten da, leku babestua izaten da, pare bat Altitoy hortik egin izan ditxugu horrelako balditzetan. Behingoz fokak gogoripe jantzi genitxuan...


Bareges elurrez lepo!!
Behin trauma pasatuta, egixa esan, zoragarri zauan dana. Esperota baino epelo itxen zuan, -12 egotia espero genduan, eta -5 inguruan genbiltzan. Paisaia honekin, elur hotz solte-zoragarrixakin eta kalietatik eskixekin urtetziak ez dauka preziorik!!!


Baregeseko kalietatik eskixekin
Eskabadorak eta kamioiak bidetik elurra kentzen ari ziran eta errekara botatzen. Herrixa dana zauan kriston paketoiakin!! Eta gainera eguzkixa. Bakar bakarrik espektakulu hau ikustiarren merezi izan zuan haraino jutiak

Baregesetik Ayreko basora sartzen
Hego aurpegixetan ikusten zan pixka bat akulumulatuta (Elurra piramide formetan haitzetan) baina a priori, tontorretan ez zuan ematen hainbeste egongo zanik. Haiziak dana barreiatu ote zaban?
Beheko partian elurjausitxo batzuk ikusten ziran, baina gauza gehixegirik ez, eta elurjausi horien gainian berriz bota zabala zirudien. Beraz, astelehen goizeko eurixan ondoren elurra bota zuala ondorioztatu genduan
Oso irudi alpetarra!!
Chez Louisette ixa tapauta zauan elurrakin. Tellatuan elurjausi bat ere bazeukan!!

Chez Louisette
Ayreko funikularran abandonatutako estaziora bidian, Neouvielle ingurua ikusten zan. Zoragarri zauan, baina altueran haizia zabilela nabaritzen zan.

Neouvielle ingurua
Arraro zauan, kalietan bi metro elur, baina tontorretan ez zan elur askorik ikusten. Hori normala izaten da elurra haize fuertiakin in dabanian, edo elurra in ondoren haize fuertiak elurra eraman dabanian

Midi Bigorre ingurua, Ayreko funikularran estazio abandonatutik
Kriston jeitsiera egin genduan Ayreko basotik Chez Louissetteraino. Halere, 50zmtako elur hautsa espero genduan eta 20zm ingurukua aurkitxu genduan. Basuan solte mantentzen zan, baina haiziak emandako lekuetan akartonauta, haiziak landuta zauan.

Elurrek gaurkoz nahikua egin zabala, eta beheruntz abantau zan. Gu aldiz Tourmalet alderuntz jun ginan, espektakulu hau gehixo ikustiarren. Pistak itxitxa zauden, eta trabesiako beste gutxi batzuk besterik ez haruntz!

Baregesen Gendarme kotxe pilia ikusi genitxuan, txakurrekin eta abar. Erreskateren batetara juteko egongo zirala pentsatzen genduan. Tourmalet alderuntz abantau ginanian, hemen ikusi genitxuan, maniobra eguna zan antza!
Elurra zapaltzeko makinekin elur pilaketak inda zaozen, eta taldeka banatuta zebiltzan batzuk praktikatzen, eta beste batzuk koaderno batekin apuntiak hartzen!!

Erreskatekuak praktiketan

Aurreko astebukaerako argazkixak deskargau gabe neuzkan kamaratik, eta hemendik aurrera ezin izan nuan argazki eta bideorik atera memoria bete jatalako. Pena.
Ikusgarri zauan dana, eta esperotakua baino hobeto zauan elurra, egonkorrago. Pare bat jeitsiera politx egin genitxuan eta buelta furgonara!! Seguruenez euri apurrak oso egonkor jarri zuala botatako elurtia, ze ez gu ibili ginan lekuan, eta ezta ikusten genduan inguruan ez zauan elurjausi aktibidade berririk. Helikopterua pasau eta pasau ibili zan bada ezpada. Luxu bat izan bihar da horrelako egun batian helikopteruan buelta bat ematia!!

Bueno, gauzak horrela, pista itxeko denboraldiko egun onenan bezperan eskiatu izanan aurpegixakin bueltatu ginan, muturren aurrian pasatzen ikusitxa. Halere, eta espektatibak albo batera lagata, benetan egun apart batian eskiatuta bueltatu ginan

Hemen eguneko bidixua

Iruzkinak