Martxoak 15 Elurjausi hitzaldia eta 18-19 Morkaikoko mendi eski irteera

Aupa-aupa!!
Aurten ere egingo da Morkaikoko mendi eski irteera, eta hori aprobetxatuaz Elurjausi arriskuen kudeaketa hitzaldia egingo da aurreko asteazkenean.

Martxuak 15 Jon Apodakaren hitzaldia eta 18-19 Mendi eski irteera izango da, Hautacametik Baregesera larunbatean, eta Baregesetik Saint-Laryra igandean.

Jarraian Morkaikok bidali duen informazioa:

 MARTXOAK




15
Lekua: Kultur Etxeko aretoan
Ordua: 19:00 h

Arriskuaren kudeaketa elur jausi guneetan

HITZALDIA
Jon Apodakaren eskutik (elurran aditua, arrisku natural eta ingurumen teknikoa)

Elurraren behaketa eta elur-jausien ezagupena, segurtasun eta erreskate teknikekin batera, ezinbesteko baliabideak dira eski alpino-nordiko estazioak eta mendi inguruneak bisitatzen dituzten mendizaleentzat, ibilaldi eta maldak aukeratzeko orduan, elur kondizioak eta elur-jausi arriskua kontuan izanda.
Jarraian aurkezten den hitzaldia neguan zehar elur-jausi eremuetan ibiltzen diren mendizaleen ezagutzarako oso baliagarria izan daiteke.
Prebentzioa ezinbestekoa da neguko kirolak egiten dituzten pertsonek kontzientziaz jardun dezaten eta haien eguneroko jardueretan aurki ditzazketen arrisku objetiboak ezagutu ditzaten.
Azken 25 urtetan (1989-90tik 2015-2016 neguetara) Piriniotan 161 pertsona hil dira elur-jausien ondorioz (Espainia, Andorra eta Frantzia).

Elurra eta elur-jausiak: mendizaleak jakin beharko dituen oinarrizko kontzeptuak.
Elurtar mantua (elur geruzak), elur-jausi motak eta mekanismoak, ezegonkortasun egoerak, mendi meteorología, elur-jausi arriskuaren ebaluazioa, erabakien hartzea, prebentzio neurriak, ohiko akatsak, aholkuak, erreskatea eta lehen sorospenak, beste kontzetu batzuen artean.
Gaiari buruzko alderdi teoriko garrantzitsuenak azalduko dira, neguan mendian ibili nahi duenak jakin beharreko ezagutzak.
Publiko guztietara bideratua, ezer ez dakienarentzat eta esperientziadun mendizale eta eskiatzaileentzat baita ere.



MARTXOA
MARTXOA18-19

Mendi Eski irteera Pirineotara

Infoa hemen
Kaixo lagun mendizale!!
Martxoak 18-19ko astebukaeran Mendi Eski irteera antolatuko dugu Pirineotara.
Elur baldintzek eta eguraldiak ez badute eragozten, ibilbidea hau izango litzake:
- Hautacam-etik Bareges-era lehenengo etapa
- Bareges-etik Saint Lary-ra bigarren etapa
Printzipioz plana autobusez joatea da, Bareges-en lo eginez.  Plaza  mugatuak izango dira. Izena emateko azken eguna martxoak 8 izango da.


ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eramatea ezinbestekoa.
Materiala ez dutenentzako, materiala alokatzeko laguntza ere eskeintzen dizuegu. Horrela bada jarri lehen bait lehen gurekin kontaktuan mesedez.

Eguraldia dela eta azken orduko aldaketak izan daitezke, bai fetxatan, baita ibilbidean ere.

Beraz interesa baduzute jarri gurekin kontaktuan asteazkenean errosario kaleko egoitzara etorrita (19:00-20:30), emailez morkaiko@morkaiko.net

Iruzkinak