Baigorriko midi, aurten ere lehena

Oindiok abuztuko oporretako sarrerak sartzia falta jatazen arren, primizian aurtengo lehenengo eski eguna kontatzia pentsatu dot parentesi bat itxen (hurrengo egunetan segikot oporrekin).
Usten dot makina bat urtetan egin doten lehenengo eskiada Baigorriko Midin izan dala.
Aurtengo lehenengo elurrak Azaro hasera honetan iritsi dira, eta lagun batzuk aurreko astebukaeran jantzi zitxuen split eta eskixak estrainekoz. Baina astebukaera honetarako ez zauan aurrikuspen onik, tenperaturak gora eta prezipitaziuak kendu dualako botatako asko. Eguraldixa ere ez zatorren batere segurua.
Laskuk piriniotan mobila galdu zuan, eta aurkitxu zuanak Paun laga ziola abixatu zion, beraz, konbentzitu gintuan Pautik pasatu, mobila errekuperatu, eta eskiatzeko saiakera bat itxeko.
Nik ez nuan oso klaru ikusten, baina berak bota zigun Baigorriko Midin seguruenik eskiada politxa egin ahalko genduala.
Ez dot asko bihar burua berotzeko, eta animatu nintzan.  Leori ere komentatu, eta hau ni baino txarragua danez, holaxe abantau ginan hirurok Leon familixan katxarruan!
Elurrik geratzen ez zan arren, Tournaboupeko parkinian Tourmaletera dixen errepidia itxita zauan kartel bat zauan. Beste aldera begiratzen pasatu genduan, eta elurrak laga arte ixo ginan. SuperBaregesen ya karreteran elurra zaonez, baztar batian laga autokatxarrua, eta bertan lo egin genduan.
Goizian jaikitzian egualdixak ez zeukan itxura onegirik. Gutxienez, gabeko rehielua zeukan elurrak. Seinale ona!
Gosaldu eta abantau ginan Midiruntz

Fokak jartzen. Horrela jartzen zian???
 Parkinetik eskixak jarritxa abantau ginan arren, ez zauan elur gehixegirik. Gure bildurra, tenperaturak ixotziakin arraindegiko elurra jarriz gero, akaso elurripe bueltatzian. Baina tira, gero gerokuak, momentuz goruntz abantau ginan


Onceteko lepora allatzen
 Midik aukera bat ematen dau holakotan. Tourmaletetik pista bat dixe Midiren ixa goraino. Neguan elurrak tapatuta egoten da, baina lehenengo elurtietan pista honetan elurra pilatzen da haizian eraginez, eta mendixan elur gutxi egon arren, posible izaten da bertatik eskiatzia. Beraz, kasurik txarrenetan Tourmaleteraino eskiatzen bajau, eta ondoren kotxera oinez jeitsi biharko ginan.



 Onceteko lepotik gora ere pista honetatik jarraitxu genduan, baina pistaz kanpo nun jeitsi leiken fijatzen. Gurekin batera Tarbeseko lagun bat atera zan parkinetik. Honentzat ere lehenengo eski eguna zan. Tartian argazki bat ateratzeko eskatu genion.

 Beste inor ez zebilen, gu harritxuta, eta Tarbesekua gehixo. Lainoak saretzen, zerua oso politxa geratzen hasi zan, eta eguzki izpi batzuk ere ateratzen hasi ziran gora orduko

Midirako azken metruak

Lasku tontorrera allatzen
 Elur askorik ez egon arren, eta Midi leku haizetsua izan arren, ipar mendebalak beti dauka itxura demasa elur hauts hautsakin, lerdia botatzeko besterik ez bada ere.

Poubelleseko korridoria
 Goitxik sekulakuak ziran bistak, udan ibilitako Mauberme ingurutik hasi eta Palaseraino, Pirinio guztitik Baigorriko Midi ikusten bada, Baigorriko Miditik Pirinio guztiak. Dana txuri-txuri ikusten zan. Momentu hauetan ez zera gogoratzen ze luzia izan dan uda, eskixak jartzeko azken egunetik denborak etenik euki ez balu bezela,. kar kar kar
Ezeeeeetz, uda ere zoragarrixa dala!!


Balaitous ingurua
 Tontorreko antena txiringito honetan badirudi mendizaliak ez gerala ongi etorrixak. Gure aurretik allau zan frantsesari tokia eman omen ziuen, eta udan baitxa Leori ere. Teleferikua oindiok itxitxa zauan arren, langile batzuk ari ziran tellatutik elurra kentzen. Garbitzen ari ziran langiliak gurekin jatorrak izan ziran, baina ate barrutik urten omen zan borde bat esaten han ez ginala ongi etorrixak. Beno, guk hemen goiko zemento guzti honetaz pentsatzen doguna ez genion esan, ejem...
Eta bera bajatzeko momentua allau zan. Ze urduritasun, ze gogo, ze tensio, lehenengo aldixa horrela da, ezta?
Lasku eta Leo, jeisten hasteko prest
 Jeitsieran ikaragarri pilia disfrutatu genduan. Elur gutxi egon arren, sakonunietan bazauan elurra. Halere, noizipeñetan topatzen genduan marrazoren bat (elurpian ezkutatuta dauden harrixak). Baina orokorrian girua eta elurra mundialak!!!
Behera iristen beste hiru eskiatzailerekin gurutzatu ginan. Ordurako eguzkixa elurra berotzen, guk ere bigarren igoeratxo bat egin arren, ez zauan askoz gehixo ibiltzeko eskixak edo norbera apurtube. Beraz, beheruntz bajau ginan


Demaseko eguna, mundiala izan da aurten ere elurretara bueltatzia. Sekulako oparixa, elur freskua, eguraldi ona, eta konpainia ezin hobia. Aupa gaztiok, hau hasi da!!!


GPS datuak ez ditxut jarriko, ez genduan aparteko ezer ere egin. Eguneko argazkixekin egindako bidixo bat segidan


A ze zortia euki genduan. Momentuz, denboraldi honetako egunik onena, bate zalantzaripe

Iruzkinak