Perdiguero Literolatik

2016/03/26
Anetoko buelta egin ostian, Benasquera bajau eta Morkaikokuekin egon ginan Bianako Jon eta bixok. Pote batzuk hartu ostian, berriz ere gora abantau ginan lotara. Gorakuan, Erraldoi txurien bigarren etapari ekiteko gogoz, Estoseko bailara bukaeran zapatillak ezkutatu genitxuan azken zatixa erosuago egiteko.
Asmua zera zan, Literola edo Remuñetik abantau, Perdiguero egin eta Estoseko aterpetxera jeitsi, eta hortik, gogua eta indarra baldin bazakagun, Posets egin.

Perdiguerotik Estosera ez zakigun nundik in. Nik udan egin genduana neukan buruan, Perdiguero eta Perdigueret artetik jeistia, oso eskiablia begitandu jatan eta. Ondoren, Estosetik zuzenian igotzia Collada de la Pauletik Posetsera. Ondoren, begira ibili ginan Angel Oruseko aterpetxera bajau eta La Planako lepotik pasau ostian Estosera jeisteko buelta zirkularra bukatzeko, baina ez zauan apenas elurrik. Beraz, Estos-Posets-Estos, leku beretik ixo eta bajatzia komentatu genduan.

Flan horrekin abantau ginan goizian. Nik Lliterola oindiok ezagutzen ez nuanez, hemendik igotzeko proposatu nion Joni. Bailara oso politxa, baina usten dot elurrak hobeto aguantatzen duala Remuñen, mendixen kerizpetatik ixotzen da eta, eta gaurkuan oso elur gutxi zauan danian, beraz, ordu erditxo bat porteatzia tokau jakun, martxua izan arren.
Perdiguero txuri eta Perdigueret beltz, barrenian
Aurrera jun ahala, zauan elur eskaxia ikusten jun ginan gaurkuan ere. Halere, bezperan ez bezela, sekulako eguraldi eta bistak tokatu jakuzen
Maladetas ingurua, Albako tontorra lehen lerruan
 Perdigueroren lepora iritsi aurretik ikusi nahi genduan ondorengo Estoserako bajada nundik in. Hego aurpegixa bajau bihar genduan, eta elur gehixegi bazauan, berotu aurretik bajau bihar genduan elurjausi arriskuagatik. Baina inoiz ez tamañan, eta oinguan gutxiegi zaola begitandu jakun. Perdiguerora bide normaletik ixotzeko ere ez zaola apenas elurrik ikusi genduan. B plan bat inprobisatu genduan: Portillon aldera jun eta ertzetik ixotzia proposatu nion Joni
Perdigueroko lakua atzian utzita, Iparreko ertzetik igotzia pentsatu genduan
Oin dala urte batzuk Eibarko KDkuekin, Literola, Royo eta Perdiguero danak jarraixan egin nitxuan ertzetik, eta ez jatan batere gaitza begitandu Perdiguerorako zati hori. Zeozer jan eta abantau ginan goruntz. Lepotik hasi ginan igotzen, baina nere oroitzapenen kontrara, elur gutxi eta asentatu gabia zauan haitzan gainian, eta haitza oso lisua. Ez nuan batere seguru ikusten nere burua.
Jon ere hasi zan saiatzen, baina nik esan nion ez nenguala arriskatzeko, baldintzak oso txarrak zirala nere ustez, eta gorago zer zauan ere ez zakigula. Nik hortik eginda euki arren, ez nuala hori gogoratzen, eta neregatik buelta emango genduala.
Perdigueroko ipar ertza, lehenengo zatixan zailtasuna
Jon ere ados, buelta eman eta ekialderuntz bajau ginan destrepatzen, eskape on bat zauan eta. Hor eskixak jarri, eta elurretan jeitsi ginan metro batzuk igotzen zetorren frantses batena gerturatu arte. Harekin berbetan jarri, eta erdirago ertzera igotzeko malda bat zauala ikusi genduan. Hortik lehenengo zati hori saihestuko genduala pentsatzen, berriz ere eskixak jarri eta ixo ginan. Hanka marka zaharrak zaozen (ondoren ikusi genduan egun batzuk lehenago La meteokua eta lagunak hortik bajau zirala)
Ipar ertzan ekialdia, Jon fokeatzen bertara gerturatzen berriz
Orduan mugan genbiltzan, elurra biguntzen hasitxa, elkarren artian distantzia lagatzen gainditu genduan zati hori, eta berriz ere ertzera urten ginan. Hortik tontorrera zailtasun gutxio zeukan, eta disfrutatzen egin genduan

Perdigueroko ipar ertzan azken zatixa
Ertz honetatik sekulako bista geneukan ipar isurialdera. Portillon, Oôko bailara eta abar. Ondoren jakin genduan beste napar batzuk hortik ibili zirala egun horretan
Portilloneko presa, Aterpia presan muruan
Tontorretik hegoalderuntz berriz, elur gutxi. Tontorrian bertan ere elurra eskax. Ez da elur asko geratzen jakon mendi bat, normalian haiziak asko jotzen omen diolako, baina oso prekario zauan.

Perdigueret beltza, eta Estoseko bailararen bukaera azpixan
Posets aldian elurra bazauan, baina oso goixan hasten zan, ipar aurpegixa izan arren. Asmua eskumako bailaratik ixo, eta ezkerreko lakuetatik bajatzia zan, baina hori ikusitxa, ixo ta bajau leku beretik egin biharko genduan Posetseruntz junez gero.

Posets parian tontorra lainuak tapatuta
Igoerako buelta guztiekin esperota baino gehixo berandutu jakun, eta bide normaletik jeistia pentsatu genduan. Jeisten ere, eskixak jarri eta kendu makina bat bidar egin bihar izan genduan. 3000mtik gora eta elurrik apenas. Oso triste zauan!!

Perdiguero tontorreko bide normala, 3000mtik gora eta elurripe
Jeitsierako bidia hartu genduan. Bero itxen zuan, eta elurra pegatinia moduan zauan, ez zuan batere zirriztatzen. Aritz eta Xabikin ikusi ginan bajatzen, hauek Portillon de Oo eta  Paso Alto de Literolatik eman zioten Perdiguerori bueltia (La meteokuak eta egin zaben bezela). Dudarik gabe, hori da ibilbide aproposena Erraldoi Txuriak egiteko. Beraz, norabide honetan bada, Perdigueroko tontorretik iparrerako ertza jeitsi biharko da. Baina kontuz ibiltzeko lekua da izoztuta tokatzen bada, La meteokuan beste egun honetan ikusten dan bezela: Perdiguero egin ez zabenekua

Eta eguna pixka bat duinago bukatzeko, Fites del Perdigueret ingururuntz hartzia pentsatu genduan, eta azken ertza hortxe egin genduan.

Azken jeitsiera zuzen zuzena egin genduan elurra bukatzen zan arte. Pena oso elur txarra zauala. Bueno, elur txarra ez dala existitzen esaten dabe, eskiatzaile txarra baizik!

Iruzkinak