Errexiltar Andresen omenezkoa Picosen

Beno beno... hilabete ta piku lana eta ikasketetan guztiz murgilduta. Banator berriz elurretako kontuak berbizitzeko gogoz

Martxuan 19-20
Aurtenguan ere Errexiltar Andresen omenezko lasterketara jun ginan Picoseran. Oinguan Luismik gonbita egin zigun bere autokan juteko, luxu Asiarra!!!

Kike, Luismi, Javi eta ni, laurok jun ginan autokan. Neretzat amets bat bezela izan zan, zenbat gustatzen jatazen autokarabanak!!! Euki nuan autoka bat, eta egunen batian beste bat ere eukiko dot! Eta bitartian,lagun batekin edo beste batekin ibiltzeko aprobetxatu bihar!!

Gainera plan bikaina zan, laurok Rutorrera (Alpeetako lasterketa batetara) juteko plana egina geneukan eta. Bide batez, gaztieri ixa ardo beltza besteko rekuperante batzun berri eman genien, hau da, tamagotxi, zuku eta abarretaz erakusteko aprobetxatu genduan, a ze parriak egin genitxuan horren kontura.

Azken lasterketa Altitoy izan genduan hilabete lehenago, eta sentsazio txarrak eukitzian oroitzapena neukan. Gainera, lanian estres handixena eukitzen doten urtarua izanda, entrenatzeko denboraripe ibiltzen naiz. Edozein kasutan, aurreko astian eskiatzen egindako Aizkorriko bueltek hain gaizki ez nenguala pentsa arazten zidaten.

Azken urtetan Picoseko lasterketa honetara ez dira Euskal Herriko lasterkari onenak juten. Halere, maila politxa egoten dala pentsatzen dot. Aurreko urtian podiumagatik burrukan ibili arren, 5.geratu ginan. Lehenenguak pikoluen taldiak izaten dira, eta hauen ondoren geratu ziran Asturianuekin burrukan ibili ginan. Aurten ere antzerako panorama zauan, Asturiano igualak handik bueltaka.

Hasera batian Espinamatik Alivara pistatik igo bihar ginala aurrikusi arren, azken egunetan elurra kendu eta ibilbidia urteroko antzekua izan zan, kablian ixota 18km eta 1.700m inguruan, Sierruca, Aliva, Cabaña Veronica, Tesorero, Torre Blanca, Padiorna,... betiko antzeko ibilbidia.

Gainera, egualdixa ez zauan batere ona emanda, euri eta elur apur bat egin bihar zitxuala aurrikusi zaben. Gora iritsitakuan, zm 1 elur berrixa zauan eta zerura beitxuta, egualdixa zalantzazkua. Panorama honekin urten ginan lasterketan.

*Gaurkuan antolakuntzak sarean jarri zitxuan argazki piliari esker, Eduriben blogian bezela, argazkiz ondo hornitutako kronika egitia pentsatu dot.

Irteera
Beti bezela, irteera bizkorra izaten da leku aproposa hartzeko.

Lehenengo metruak

Lasterketako lehenengo metrotan sprinterrek leku onak hartu arren,lehenengo aldaketa eta jeitsieran ostian bakoitza bere lekuan jartzen hasten da.


Lehenengo aldaketan

Elkarlana, Javin albuan jartzen nintzan, eta foka bat kendu eta tolesten zidan, usten dot denboraldi osoko ohitura izan dala


Hemen lehen jeitsieretako argazki batzuk...

Eskiatzeko teknika berrixak, motxilan argizarixa eman eta bizkorro bajatzen dira batzuk
Lehenengo jeitsieran tensio asko egoten da, oindiok posizio onak hartzeko gogua, baina askotan lasai ibiltzia hobe izaten da, burua kontrolatzia lortzen badozu.

Beste kontu bat izaten da irteera Juniorrekin batera izan bada. Gu gaztiak ginanian bezela, hauek ere abiadurari eta erorketeri ez diote bildurrik, eta edozein eratan pasatzen zaitxue, arrisku momentuak sortuz, eta gainera adarra jotzen batzuk, kar kar kar






Bigarren igoeratik gora gure lekua hartzen hasi ginan. Seniorretan lehenengo bost taldiek aurria hartu zaben. Aurtenguan ez genduan talde horretako burrukan sartzeko aukerarik euki. Seigarrenak gure aurretik, gu zazpigarren hasi ginan hirugarren igoeran.
Halere, juniorrekin burruka egin genduan, gure adinekuekin alegia. Iosuk adar jotze edarrak egin zizkigun "aitoneri" beste behin.


3.aldaketan



Josu eta lagunak aurre hartu ziguten 3. aldaketan



Luismi eta Kike atzetik, oso gertu!

Kike

Guadakuak


Kike eta Luismi hurrengo aldaketan fokak kentzen

Hortik aurrera, aipatzeko gauza askorik ez. Juniorrek beste bide bat zauken. Seniorretan gure aurretik zijuan bikotiak pintxatu zuan, eta 6. egin genduan. Aurrekuak 10 minututara, atzekuak 10 minututara (Luismi eta Kike), desertuan erdixan jun ginan lasterketa osuan. Estutzen saiatu arren, aurrekuek distantzia handiegixa aterata ziguten ordurako

Halere, asko disfrutatu genduan, tontorretara gerturatzian behelainotan sartu arren, jeitsieretan magikoki despejatu eta 3 zm elur hautsetan  jeitsiera oso bizkor eta seguruak egin genitxuan. Gozada bat izan zan. Jende asko entzuten genduan ohikua jeitsieretan, benetan oso orgasmikua zauan!!

Javi eta bixok jeisten 5.aldaketara

Ni iritsi aurretik bota askatzen, aldatzeko prestatzen

6.igoeraruntz


Javibram





Lehian ez ginanez sartu, ahalik eta bizkorren jun bai, baina postua mantendu edo irabazteko Javik ez zuan goma bota biharrik euki. Javi erretz, eta ni burura oxigenorik iristen ez jatalaeta bidian parre batzuk egiten ere jun ginan.


7.aldaketa ondoren, ikaragarrizko eguna
Azkenian 6. postuan helmugan.
Helmugan oso pozik,

Elgoibartik ere beste batzuk gerturatu ziran lasterketaz disfrutatzera. Hauek ere urtero egiten dabe eskapadatxoren bat


eta ohitura zaharreri eutsiz oindiok ez dira tamagotxixan atzaparretan erori


kontroletako batzuk geldik egon ziran denbora aprobetxatu zabela ikusi leike


Lasterketa bukatu ondoren, jada ohikua bihurtu dan Jendudako kanalera jun ginan batzuk. Tubo berezixa da, sekulako maldakin, baina baldintza onetan ikaragarrizko jeitsiera politxa.
Azken metruak eskixak bizkarrian egin bihar izan genitxuan arren, merezi izan zaban!!




Hauxe egun honetako eskiadak eman zuana



Eta arratsaldian breafingean, Euskal Herriko Bikotekako txapelketaren emaitzak eman zitxuen. Aipatuta bezela, euskaldun asko ez, eta jun ginanen artian gu izan ginan bizkorrenak!

Neretzat lehenengo txapela, oso kontent
Elgoibar entzuten jarraitzen dogu maila onian, Adurizek ere podiuma



Begetarianoetan Kike eta Luismi jaun eta jabe



Nesketan Uxue eta Lide. Euskal herriko txapelaz gain, proba bera ere irabazi zaben


Eta gaztetan Ander, eskiatzen lehenengo urtian ya dominak eskuratzen



Lasterketa honen ondoren denboraldixa bukatu xamar egoten da, eta Potesen Pote batzuk hartzeko aprobetxatzen dogu. Aurten gainera txapel eta dominekin egiteko aukera euki genduan. Lotsa pixkat eman arren, pare bat sagardokin pasatzen da hori



Domekan Sprint erako 45 minututako lasterketa bizkor bat egin genduan, postuak berdin mantentzen. Berotuaz gain aipatzeko ezer gutxi gehixo.

Hemen Gararen aipamena
Eta barrenen ere publikatu zuten 

Iruzkinak