Sanchacolons eta Espelunciecha

Uda eta negua, Zapatua eta Domekia, Sanchacolons eta Espelunciecha.
Aspaldi neukan Musalesera "neguan" juteko gogua, neguan, edo eskiekin bederen. Lameteokuan liburuan  aukera politxak eskaintzen ditxuala ikusita, Aran eta bixok La Sarrara jun ginan barixakuan. Elur gutxi zauan eta zati bat derrigorrez oinez egin bihar genduala jakina zan, baina Formigaleko Webcametik iruditu jatan basotik urtetzian edukiko genduala eskixak jazteko beste, eta Arani ere ez jakonez arduratzen porteua itxia, haraxe bertaratu ginan!
La Sarratik urtetzen

Asmua, Musalesera ixo, Respomuso aldera bajau, eta ondoren beste leporen batetatik buelta egitia zan, Tebarray, Saltxakuyols edo besteren batetatik.
Baina ir y ir (jun eta jun) eta elurrik ez! Eta gu eskiatzeko botekin goraka. Ondoren gurutzatu ginan jende gehixenak esan zigun zapatilletan ixo zirala. Beti ikasten da zeozer!!
Lekutan zauan elurra!!
Eraikinera iristian topatu genduan eskixak jartzeko beste, eta Musales pare parian batere elurripe!
Musales elurbaik. Eraikina ezkerrian ikusi leike

B plana, Tebarray aldera jutia erabaki genduan. Pui Arcoleko lepora ixo ginan, eta handik parez pare zauan Tebarray.
Desbideraketan ekialderuntz hartu genduan

Puy Arcoleko lepuan

Lepotik parez pare Tebarrayren hego jeitsiera ikusgarrixa zakagun eguzkitan. Oindiok elurra gogortxo zauan, baina abantau ginan kerizpetako bailara ezkutu horretara.





Tebarray, Garmo Blanco, Inviernos, eta Garmo Negro ezkerretik eskumara
Googlek tratatutako argazkia

Nafontaneko ibonetara jeitsi, eta fokak jartzeko orduan eguzkixak jada ez zuala hainbeste berotzen ikusi genduan. Arratsalderako aldaketa zauan iragarrita, eta haizia hasi zan. Tebarrayn hego malda ederra bai, baina tentia eta luzia ere bada, eta kerizpetako zatixak ez ziran bigunduko, baina eguzkitakuak ere nekez.
Eguna disfrutatzeko Sanchacollonseruntz bueltatzia pentsatu genduan, baina Garmo dera Cubetillatik (ondoko beste lepo batetatik), buelta zirkularra egiteko asmoz.

Zerbait egin nion kamarari kolore hauek agertzeko. nahigabe
Hemendik aurrerako argazkixak danak dira kolore hauekin. Kamarari zeozer egin nion, nahi gabe. Beno, emaitza ez da zatarra, ez?

Lepua pasatu, eta Garmo de L'ibonziechora bajau ginan, eta bertatik Sanchacollonseko lepora ixo ginan
Lepotik jeisten
Sanchacollonseko lepora iristen
Eguraldi aldaketa bizkortzen, lepuan sekulako haizia topatu genduan. Zalantzan egon ginan ixo edo ez, baina haize desagradagarri horrekin buelta eman eta tontorra beste baterako uztia pentsatu genduan.
Lepotik beste aldera Respomuso, Frondellak eta erdi ezkutatuta Balaitous. Ertza bukatzen eskuman Cristales, eta tartian Diablo-Costerillou ertza

Jeitsi eta Musales aldera beste igoeratxo bat egitia erabaki genduan. Baina ez ginan akordatzen ze elur gutxi zauan. Kasetara iristian, goruntz jun biharrian, eskixak bizkarrian hartu eta furgonara bajatzia pentsatu genduan, eguna bukatutzat emateko.

Aldaketa iragarrita zauan, gabian elurra bota bihar zabala, eta hurrengo egunerako zer egin ahal izango zan pentsatzen jarri ginan.
Panticosako bainuetxetik urtenda buelta bat egin nahi genduan, baina elurra 2000m aldian hasten zala ikusitxa, bada ezpada hara gertuartu ginan ikustera. Oso goixan hasten zan Panticosan ere. Segun zenbat botatzen zuan, ixotzeko ez genduan arazorik eukiko, baina jeisteko harrixak tapauta egongo ziran, eta eskixak apurtu edo mina hartu aurretik, beste planen bat egitia pentsatu genduan.
Sallenten lo egin, eta goizian ez zuala hainbeste bota ikusi genduan, beraz, zapatuan halako porteua egin ondoren, elurretan hastia nahi genduan, eta Espelunciecha alderuntz jutia pentsatu genduan Formigaleko pistetako parkina aprobetxatuaz. 
Oinarrixan elurrik ez zauan, eta botatako apurra haiziak pilatu arren, arrisku askorik ez zauanez, udako bidetik ixotzen hasi ginan


Bezperan ez bezela, jende dexentekin gurutzatu ginan. Halere, elur jausiberrixa eta haizia daon egunetan eskertzen da jendia inguruan egotia. Tarteka haize eta elur ufadak etortzen ziran, baina hori gogoko daukagunik ezin ukatu

Arroyeraseko bidetik ixo ginan, haizia Ipar Mendebaldetik zatorrelako, eta sotabentorik ez aurkitzeko. Anayeteko ibonetara atera, eta hauek zeharkatu genitxuan Espelunciecharen mendebaldeko malda hartzeko

Anayeteko ibonetan, ozta ozta ikusten zan Anayet
Eguna argitzen jungo zala ziuen, baina guk eguzki momentu batzuk besterik ez genitxuan ikusi. Ostantzian, elurra itxen egon zan ixa momentu guztietan. Espelunciechara ixotzen, zuzenian ixo ziran bi spliterrekin topo egin genduan.


Aran Espelunciecharuntz bidia zabaltzen Anayeteko ibonetan barrena
Danok ere Espelunciechako ekialdeko tubua bajatzeko asmotan geunden, eta elur asko bota ez zaban arren, ez zakigun sotabentuan zenbat pilauko zan. Gora allautakuan, asko ez zala ikusi genduan, baina kapa ez zaola oso egonkor. Spliteruek nahiko tardatzen dabenez aldatzen di-da aldatu eta jeisten hasi ginan Aran eta bixok.
Behean lau laguneko talde bat zauan, jeistera nixela eta kontuz ibiltzeko keinuak in niuen, eta antxitxika jun ziran harri baten atzera. Haize plakatxuak zaozen, baina oindiok tamaina oso txikikuak.
Beheko artistekin egon ginanian, esan ziguten Ekialdetik igotzen hasi zirala fokeatzen, eta plakatxo bat soltatu eta susto galantakin zaudela. Sotabentotik igotzen hastia ere... enpin

Besteripe, hemen astebukaerako bidixua



Iruzkinak