Peyragudeseko lasterketa

Dagoeneko lauzpa bost aldiz jun gera lasterketa honetara. Frantziako gazte taldia hautatzeko lasterketa izaten da, eta horregatik juten gera. Gaztiak ez dogu izan nahi, ezta Frantziarrak ere, baina aukeran Frantziarrak nahixo Espainiarrak baino, kar kar kar. Kontua da, oraindik ez gaituztela hautatu, horregatik, hurrengo urtian berriz ere juteko plana in biharko dogu.
Urtero Javi eta Kristianekin jun izan naiz lasterketa honetara, aurreko urtian kale in zidaten arte. Aurten gutxienez errekuperatu dot Javi, Albert Pla, Raul Fernandez eta Fermin Muguruzak barixakuan eman zaben kontzertuan aitzakian, kontzertu ondoren zuzenian Peyagudeseraino juteko plana in genduan.
Esateko ezer askorik ez, bertikalian Javik irabazi zidan, eta indibidualian ere irabazten utzi nion. Ordainetan furgona rotulatu nion!!


Aspaldi gogor entrenatzen hasita nago, baina oraindik ez dira emaitzak allatzen. Iratxo dordoka daukat entrenatzaile, eta bere entrenamendu eta dieta bete betian jarraitzen ari naiz. Karakatera gabez jun tortilla-txistorra bokailluakin, Aizkorrira kabakin...

Lasai egoteko esaten dit, emaitzak iritsiko dirala. Nik konfidatzen segitzen dot, entrenamendu gogor hauek sufritzen.

Iruzkinak