Swan-Perdidon iparra

Oin dala urte batzuk kantu honen doinua entzuten hasi ginala. Ordutik begiz jota zaukagun plan hau, eta Leokin 2009 urteko otsailian saiakera bat egina zaukagun, orduan arrakastarik euki ez bagenduan ere.

2009 urteko argazkixan Leo


2009 urtian elurra eraldatu gabe aurkitxu genduan, elur gutxi eta arin arina, eta izotzik ez zauan orduan

2009 urtian, halere, koba parian eukitzera allau ginan, baina buelta eman genduan

Ondorengo neguetan eskiko lasterketetara zentratuago ibili gera, entrenatu eta dorsala jartzia denbora lapur handixa izan da. Astebukaera solteren bat aprobetxatzeko aukera ere egon arren, astebukaerarako oso konzentraua geratzen da plan hau, ze goizian goizo urten bihar da, eta barixaku gabian urtetzeko ixa lo in gabe eta aste osoko nekia egoten da, eta zapatu gabian urtenez gero, igande osua martxan egon ondoren, kotxez bueltatzia arriskutsua ere izan leike.
Horri astebukaera batian baldintza onak eta eguraldixa ere ondo tokatzeko gaitza dala batzen badiogu, ba oin arte armarixuan gordeta euki dogun plan bat izan da.

Egun gehixoko oporren zain, gabonetan oindiok ondo formatu gabe egoten da, hotzegi. Eta aste santuetan ahal bada Alpeetara juteko planak urtetzen ziran aurreko urteetan, edo Grande Course zirkuituko karreraren bat ere alpeetan korritzera juten ginanez, ba dana eta gaztaia ezin leike!

Baina aurten armariotik ataratzia erabaki dogu! Aste santuan eguraldi ona, antizikloiak gainera elurra baldintza onetan utziko zuala aurrikusi, eta 5 egun aurretik eukitxa, Gavarniera juteko berotu ninduan Txiriosek.
 Iñigoliri ere komentatu genion plana, eta hau ere begixak itxita apuntatu zan. Halere, domekan bueltatu bihar zanez, bere furgonan jutia erabaki zuan.

Saiakera honen dimensiuak ikusteko, esango nuke gehixenek Swan bi egunetan, eta Perdidon iparra ere bi egunetan itxen dabela. Hau da, Swan egiteko, bezperan Espugueteseko aterpera (neguan libria da) edo Paillako bordara igotzen da jendia. Hemendik goizian goizo Swanera urten, eta eguneko lehenengo argixekin egiten da.
Perdidon iparra ere nahiko antzera. Lehenengo egunian normalian Tucarroyako refugio librera ixo, eta hurrengo egunian goizian goizo egiten da iparra.
Batzuk bixak jarraixan ere itxen ditxue, baina normalian bi edo hiru egunetan.
Dimentsio normala horixe da

Baina beste muturrera juten bagera, Swanen irteeratik Perdidon iparra gertu dagola pentsatzen, guk bi planak batu, eta bata bestian jarraixan itxia pentsatu genduan. Ez gera egunian hau in daben lehenenguak, ezta azkenak ere. Ematen dau azken aldixan honelako planak urtetzen hasi dirala eta interneten ere erreferentziak ageri dira dagoeneko.
Are gehiago, hirugarren ipar bat ere gehitu diote batzuk planari, eta hasi dira honen notiziak allatzen ere, aste honetan bertan adibidez. Hau da, Swan eta Perdidon iparraz gain, Tallonen iparra ere egitia tiroian. Eta bi ahuntz hauek in ez zaben arren, gainera Bujaruelotik urtenda in nahi zaben, hemen  ikusi leikenez; demaseko astakerixia. Ikusiko dozuen bezela, horretarako beste kasta batetako jendia izan bihar!

Baina gurera bueltatzen, giro ona eta jaiegunak aurretik geneuzkanez, piriniotaruntz ostegun goizian urtetzia pentsatu genduan. Arratsaldian Espuguetes alderaino asko nekau gabe fokeadatxo bat in Swan nola daon ikusteko, eta goizo ohera sartzia zan asmua.
Bideo honetan ikusi leike aktibidiadian aurreko egun honetako buelta:



Espugueteseko aterpetxeraino igo eta bajau ginan. Aterpetxian katalan batzukin egon ginan, hauek ere Swan igotzeko asmotan hurrengo egunian, baina hori bakarrik in bihar zabenez, goizeko 4 jaiki, eta 7tan kanalian hasteko asmotan zaozen.
Behera jeitsi, aman gixaua jan, hurrengo eguneko motxila prestatu eta lotara sartu ginan lehen bait lehen.

E Eguna O Ordua
Goizeko ordu1etan jaikitzeko asmua zaukagun, eta goizeko ordu bietarako martxan geunden! 40 minutu egin genduan traste guztiak + eskixekin bizkarrian. Lasterketetarako baino, horrelako astakerixetarako primeran datoz eski arinak, baina halere, uff, hura zan pisua! Basuan bukaeran, elurra hasten zan lekuan itxurri bat zaonez, honarte uripe etorri ginan pisu pixkat aurreztiarren, eta hemen bete kamelak.

Basotik urten, eskixak jantzi, frontalak itzaldu eta ilargi betian argitxan jun ginan fokeatzen  Swanan sarrera baino beheratxuago kranpoiak jarri genitxuan arte. Ikaragarrixa!!! Geu bakarrik ginduazen geure buruari kerizpia itxen mendixen siluetan azpixan, naiz eta Pailako kasetatik pasatzian bikote bat prestatzen ikusi.
Malda hasten dan lekuan eski marka zaharrak zaozen, ixotzeko eta bajatzeko. Horrek kezka apur bat eragin zigun, Swanan sarreratik behera eski markak badaoz, baton bat honaino etorri eta bueltia eman daban seinale, Swana egin gabe. Nola ote dago jendiak buelta emateko?
Kranpoiekin guazela, igoerako bidia geu irikitzen jun ginanez, aspaldixan hemen inor ez zala ibili ikusten zan. Uiiii, aber zer datorren...
Zati gaitzenan sarrerara allau, sokak jarri, eta izotz gogorra zauala ohartu ginan. Nola ez, Txirios makiñia saiatu zan zabaltzen, erdiraino allauta izotz gogorretan arrastaratxo bat in zaban, eta seguruak ondo sartuta zaudenez, problemipe. Ni Leokin egon nintzanian lehenengo zati hau pasau genduan, eta bazakigun resaltia bukatuakuan erretzaua zala, baina izotz gogorreko lau metro horiek pasau bihar horretarako!
Bai-Ez genbiltzala, atzetik bi frontal allau ziran. Seguruenik Pailako txabolan ikusi genduazenak, gida bat bezeruakin ziran. Galdetu zigun ea zer moduz, eta guk oso klaru ez genduala ikusten, ia pasatu nahi zuan.
Halaxe in zuan gidak, ezkerreragoko elur lerro bat hartu eta handik zuzen zuzen, erretz, ezer ere sartu gabe! Honek bai habilidadia!!! Ze inbidia!
Zailtasunak pasatuta, eguna argitzen hasi zan

Hauen atzetik pasatu ginan, eta primeran zauan ezkerreragoko zati hau. Koban bilera in eta urten genduanian hasi zan eguna argitzen. Swan kanala bera eguneko lehenengo argi izpixekin ixo genduan, Ikaragarrixa!!!


Bide egokixena erakustiaz gain, tontorrerainoko huellak ere zabaldu zizkigun gidak. Tartian izotz zati asko bota zizkigun arren, eskertzekua, bestela pausuz pausu irikitzen juteko sekulako lana hartu bihar genduan!
Swanetik urten berri, Perdidon Iparrera begira

Kanaletik gora urten eta parian zaukagun Perdidon iparra. Jendia dagoeneko iparreko bian ikusten zan, guk oindiok zeozer jango genduan hemen, aurrera segi aurretik. Mokadutxuan ondoren, ertzetik Astazuren anaia txikia egin genduan, sekulako ertz aereua dauka, azpixan Swan eta Gavarnie bera ere ikusten dozu 1500m beherago! Eta parian Gavarnieko zirkuaren bista pribilejiatua
Astazu txikiko kresta

Eskixak jarri, eta Perdidoko iparreraino bajatzia tokatzen jakun oinguan. Iñigolik botako rematxe bat apurtu zabala konturatu zan Swanen sarreran, baina igotzeko arazorik ez zeukanez gora in genduan. Goixan dudatan zauan gurekin segi edo ez. Baldin bazatorren, geratzen jakon rematxiak botako karbonua apurtu ahal zion bildur zan, baina ez bazatorren, sekulako pena. Ez zakixan zer in. Azkenian, penaz, furgonara bajatzia erabaki zaban.

6 orduren ondoren, goizeko zortzietan, guk gure bidiari jarraitu behar genion, eta hantxe despeditu ginan Iñigoliz. Aitona gasolineran lagatzia bezelakua izan zan, baina guk aurrera in bihar genduan, E eguna zalako.

15 minututan Perdidoko iparran sarreran gaozen. Eskixak kendu, sokak berriz ere atara, eta zeozer jan genduan. Ordurako gure aurreko kordada lehenengo kanaletik urtenda zauan, eta aurretik beste 4-5 kordada zijuazen, gehixenak tontorrerako azkenengo kanalian sartuta. Ona! Bidia zabalduta, eta aurrekuan distantziara egonda, zain egon biharrik ez, ze iparreko bide hauetan eta altueran kerizpetan zain egotia ez da batere goxua.
Gure ostian mendizale bat sartu zan kanalian, bakarka.

Abantau ginan disfrutatzen, primerako huella, giro epelaua gabian baino, eta indarrez bixok primeran. Gozada bat!

Glaziarra zeharkatu ostian igoera tentian hasi aurretik, aurreko hirukotia pasatu genduan, eta abantau ginan tximinixarako igoerara. Joe, gerria zaola ematen zuan tximinixan, harri eta izotz-elurra jausten lantzian behin, pare bat kordada erdi nahastuta zaozela begitantzen jakun. Iritsi giñan tximinixara, eta aurreko 2 kordadak oindiok bertan ataskauta!

Zain egotia tokatzen zan, tokirik txarrenian, kanalan azpixan, harri eta elur guztia jausten zan tokixan. Eskerrak baztar baten babesian tokixa in genduan, eta han kieto parao, zain, hozten!
Halako batian allau zan gure txanda, eta berriz ere Txiriosek di-da zabaldu zuan bidia.
Aurrera egin genduan, eta Perdidon lepora allau ginan bixok, eta bakarka zatorrena antzera xamar. Handik tontorrerako bidia in genduan, eta goixan zeozer jan. Perdidoko tontorrian geunden urten eta 11 ordutan!
Ordesa aldian elurrik ez!

Perdido tontorreko argazkixa bakarlarixak atarata

Escupidera famosua bajatzia tokatzen jakun. Eskixak jarri eta abantau ginan, baina goruntz zetozen mendizale talde batek gogortxua zaola esan zigun. Ni holako tokixetan akojonantis naizenez, eta pisuakin, 11 orduren osteko nekian, eskixak kendu eta motxilara sartu nitxuan, berriz ere kranpoiak jarri eta oinez bajatzeko. Txiriosek ere berdina in zuan, honek beregatik aisa bajauko zaban arren!
Atzian escupidera, ez zauan gaizki, baina...

Oinez jeitsita, azken zatixan ondo zauan, baina berriz ere kranpoiak kendu eta eskixak jartzeko gogo gutxi zaukagun, eta falta zanagatik Izoztutako Iboneraino bajau ginan oinez. Ondoren berriz ere Cilindroko lepora igo bihar ginan eta Perdidon glaziarreruntz sartu bihar ginan Tucarroyaraino juteko.
Parian Tucarroyako bretxa, aterpetxia bertan dago. Jeitsiera honetan elurra oso behian hasten zan

Teorian eskiatzen bajau bihar genduan hau ere, baina zati honetan elur askorik ez zaola ikusi genduan igoeran ere, eta zati honetatik urtetzeko ere rapel bat egin bihar genduanez, eta trastiak jarri eta kendu ez ibiltziarren, beste jeitsiera bat eskixak bizkarrian!!
Perdidon iparra berriz ere parez pare, baina egin ostian beste begi batzukin ikusten da!

Total, Iñigolingatik banandu ginanetik ez genitxuala eskixak jarri. Puntu horretan eskixak laga izan bagenitxu, pakia, eta oin pasaran batu! Iñigoli bera ere etortzeko moduan zauan, ze azkenian botia lotube in genduan zati osua. Baina, despues de visto todo el mundo lixto.

Tucarroyako aterpetxia

Bailara zeharkatu eta ixo ginan Tucarroyako lepora. Aterpetxe ondotik pasatu eta atzekaldera bajada. Gida euskaldun baten eta bi bezero euskaldunen inguruan in genduan zati oso hau, eta honek esan zigun bezperan hemendik behera eskiatzen bajatzen hasi zala bat, erori eta helikopteruan atara bihar izan zabela, kontuz ibiltzeko jeitsieran eskiatzen. Puff, hori entzunda, ez genduan zalantzarik in, beste jeitsiera bat oinez, eskixekin bizkarrian.


Tucarroyako jeitsiera Estaubeko bailarara
Hemen azpixan eskixak jantzi eta Alanseko lepora ixo ginan, txirri txirri, ordurako jota, 15 ordutik gora guazen eta martxan! Eskerrak azkenengo igoera zan, mamma mia!
Horquette d'Alansen txoixo bokaillua jan, trankil egon pixkat (jarritxa ixa bolak ixotzen, kezu rrada!), eta eguneko azken jeitsierari ekin genion, Swanan paretik


Elurra ez zauan ikaragarri ona, baina zati honetan eskixak eramatia asko eskertu genduan. Pisua eta nekia euki arren, asko disfrutatu genduan jeitsiera honetan.
Berriz ere basora sartzian, eskixak motxilara. Goizian ura hartutako itxurrixan tragua jo, eta behera karga karga inda, baina sekulako satisfaziuakin. Arrisku guztiak pasata, Champs Elissesen bezela izan zan, egindakua zaporeatzen hasteko momentua.
17 orduren ostian Gavarnie-Swan-Ptt.Astazu-Perdido iparretik-Tucarroya-Horquette D'Alans-Gavarnie

Swan, gure aurretik gidak irikitako bidia ere primeran igartzen da

Hemendik aurrera hau ikusten dotenian oroitzapen edar hau etorriko jatala zalantzarik ez. Eskerrik asko Txirios abentura honetan lagun izatiarren, ez nauk ez berehala ahaztuko!!!

Hemen egun luze honetako bideua:



Wikiloc-en ibilbidea



GARMINen ibilbidea



Eta kanal mitiko honen istoria batzuk ere utzi nahi dizkizuet.

swan eskiekin jeitsita dauka jendiak. 
http://www.skisylvio.com/spots/2006/avril/swan/index.php3
http://baptiste-lons.blogspot.com.es/2013/04/ski-de-pente-raide-au-couloir-swan.html


Baina baitxa perdido eskiekin ere
http://www.barrabes.com/actualidad/noticias/1-333/primer-descenso-esquis-norte-monte.html
https://txastimendiak.wordpress.com/2010/04/28/descenso-de-la-norte-del-perdido-en-skis/
 http://www.xabigaton.com/2010/04/monte-perdido-telemarkeando-en-la-cara.html
 https://www.youtube.com/watch?v=yVYBZNcKqZM

Eta ni Escupidera eskiatzen bajatzeko bildurrez, ai ama

Iruzkinak