Astuneko hautsak eta Ski-O Somporten

Astebukaera honetarako aurrikuspenak ikusita, elurra bota berri eta zapaturako eguraldi nahiko ona egingo zabala, tenporada osoko astebukaera onenetariko bat izan zeikiela ematen zaban.
Batakin, bestiakin, zer noiz nora, ezin definitu, eta azken ordura arte ez nuan jakin zeinekin nijuan.
Printzipioz bi egunetan fokeatzeko asmotan guazen, baina domekarako eguraldixa exkaxtuko zabala ematen zaben, eta Maddik Somporten Ski-Orientazio lasterketa bat zaola bota zaban. Berakin Tor des Geantsen egondako lagun batzuk antolatzen omen zabela, eta eurekin egoteko gogua zaukala.
Barixakuan urten baino 10 minutu lehenago eman genduan izena domekako proba horretan, beraz, plan erdi eginda.


Barixaku gabian Candanchura allauta, elurra bota bai, baina gehixegi ere ez zaola ikusten zan. Halere, tenperaturak onak ziran elur hautsa egoteko, eta gutxi botata, mendixan ibiltzeko seguruo! Goizian jaiki eta ni nerbixuak jota, elur hautsa daon guztietan bezela. Geratuta gaozen urtetzeko, baina ezin arrankau, eta ni kabidu ezinda, kar kar kar.

Halako batian abantau ginan Astuneko lepo aldera. Nere asmua Ayouseko tubuetaruntz allatzia zan, eta Astuneko lepotik urrutixo egon arren, nere ustez seguruaua danez Monjeseko lepua baino, ba hortik abantau ginan.
Osoko Midi fumarolekin

Beranduago urten ziranen zain, Astuneko tontorrera iristen, eguneko lehenengo jeitsieratxua egin genduan, purga txiki eta guzti. Ikaragarrixa zelako elurra zauan!!
Tximinua kentzeko, lehenengo jeitsiera ikaragarrixa

Ondoren berriz ere Astuneko lepua in eta Ayous alderuntz abantau ginan,
baina tartian lainotzen hasi zan, eta bildurra eman zigun erliebia ikusten ez zala, arriskua edozein palatan egon leiken egun honetan Ayouseraino abantatzia, eta Monjeseko lepora jun ginan, eta hemendik berriz Astunera.

Ekipo taldea


Mendebaldetik haiziak elur hautsa ekialdera eramango zabala aurrikusi arren, ez zan hori gertatu oindiok, eta heguak zauden ikaragarrixen! Egualdixa altsatzen hasi zan berriz, eta Astun inguruan bukatu genduan eguna, tableruekin azken jeitsiera Racako tubuetatik egiten.
Rakako tubuak, azpixan Somporteko basua eta Candanchuko etxiak

Bixamunian batzuk trabesia itxen segitxu zaben, eta beste batzuk etorri Ski-O lasterketa horretara. Aran eta Maddi etorri ziran lasterketara, eta lasterketari txispa emateko Iñigoli eta nerekin garagardo bat jokatu ere.
Lasterketa berezixa izan zan, estrainekoz antolatzen zaben, beraz, danontzat berrixa. Nik ere estrainekoz itxen naban orientazioko proba bat eta iraupen eskixekin izanda, sekulako gogua neukan.

Txip bat ematen ziguten eta ibilbidian zihar ipinitxa zauden baliza batzutan pintxau bihar genduan txipa. Baliza horiek Somport eta Candanchuko iraupen eskiko pistetan zihar zaozen sakabanatuta. Mapa bat eman ziguten lasterketa haseran, eta begiratu bihar genduan balizak nun zaozen, ze puntuazio zaukan bakoitzak eta ze ibilbide eta norabide eraman bihar genduan batetik bestera, beti ere iraupen eskiko pista gainian.
Eski-Orientaziua egiteko eman ziguten mapa

Beraz, mapari begirada bat jo, eta abantau ginan lehenengo balizan bila. Eskixak jantzi eta aurrekuek denbora asko ez kentzeko, prisaka urten nintzan. Entzun nuan Piru, Piru oihuka, baina artikulo trentraitres, kasurik ere ez!, nahikua lan Iñigolingatik eskapatzen! Lehenego baliza fitxatu eta... ostra, mapa galdu dotela!! Eta oin ze?
Memorizau nabanez, onena lehenengo zirkuito beltza itxia izango zala, eta aurretik neuzkanek ere gauza bera egin zabenez, euren atzetik abantau nintzan. Estrategia hori izango zan, ahal dala norbaiti segitzia.
Somporteko pisten mapa

Zirkuito beltzian beheraino bajau eta aldapan gora jendia aurreratu nuan, eta konturatu orduko lehena nintzan. Azkenengo aldiz iraupen eskixa in nabanetik ez dot berriz ere in eta ez nuan espero jendia hasi orduko pasatzia, baina roleskixekin aittolara igotzen ibiltziak eukiko dau eragina seguru!
Pista berdeko bidegurutzera bakarrik allatzen ari nintzala, Maddi ikusi nuan pasatzen eta Candanchu alderako bidia hartzen, Le Causiat alderuntz (Hauek beste bide bat aukeratu zaben). Esan nion ea zer eskatzen zidan mapa ikusten uztearen truke. Esan zidan irteeran jausi zitzaidala, eta deitu zidala, baina kasurik egin ez eta azkenean Aranek hartu zidala, eta pixka bat aurreraxeago zegoela Aran mapakin. Horrela ba, Aran harrapatu eta mapa eman zidan (Eskerrik asko Aran!!) eta Candan alderuntz segitu nuan, tarteka mapari begira.
Mapan 31 eta 49 arteko zenbakiak ageri dira, eta ondoan 5 eta 25 zenbakien artean. Lehena balizaren zenbakia edo izango da, baina bigarrena, baliza horrek ze puntuazio daukan. Hau da, 48-25 jartzen duenean, 25 puntutako baliza dela esan nahi du, puntu gehien dauzkana.

Candanchura iritsi eta 42a fitxatzerakuan, Ciudad de piedratik Candanchura sarreran, ohartu nintzan 43 eta 44 balizak bata bestetik oso gertu egon arren, mapak jartzen duen norabidea jarraituz gero berriz ere Somportera itzuli biharra zaola. Justu mapa begiratzen ari nintzala, atzetik zatorrenak pasatu ninduan. Puntu horretan, aurreratu ninduanak ez bezela, nik Candanchu alderuntz hartzia erabaki nuan, bertako zirkuituari buelta eman eta bueltan puntu gehixen zeuzkan baliza hartzeko asmoz.

Estrategia pentsatuta! Ondoren Somporten berde-urdinian jarrita zaozen balizetan fitxatu eta denborak ematen bazidan 43aren bila bueltatuko nintzan, eta hartara baliza guztietan puntuatu, ze neraman denbora ikusita, danak hartzia posible zala ikusten nuan.

Candanchuri buelta osua eman eta 44-15 balizara iristian, ikusle batek (momentuan antolakuntzakua zala pentsatzen nuan) 43-10era juteko esan zidan. Nik momentu horretan klaru naukan eta esan nion bixak ezin zirala hartu, eta nahixo nabala 44a hartzia puntu gehixo zeuzkalako. 44ra allatzen, parte hartzaile batzuk kontrako bidian!
Jota guztiz moskeatu ninduan horrek! Halere, nere bidia segitxu nuan Somportera, han pista berde-urdineko guztiak markatzeko helburuakin, baina Candanchu eta Somport arteko desertu horretan burua bueltaka.
Zer ingot?
Lehenik Somporteko baliza guztiak in nitxuan, eta bakarra falta jatan, baina erabaki bihar zan. Aurrikusitako Le Causiatetik Candanchura bueltatu falta jatan balizan fitxatzera, edo zuzenian helmugara, eta han galdetu ea nola dan puntuaziuan eta denboran kontua?

Izan ere, ez nakixan nola zan, hau da, denbora hobia itxiak balixo zaban (bi aldagaiak hartzen ziran kontutan, denbora eta puntuak), edo bakarrik desenpaterako balixo zaban denborak, beti ere 2:30etik behera inez gero. Oin usten dot bigarrena dala, 2:30 azpitik puntuek balio dabe, eta gainetik bi aldagaiak hartzen dira kontutan, penalizazio bat dago denboragatik, baina orduan ez nakixan!
Lehenguetakua jungo ez banintz, ez nuan zalantzarik ingo, falta zan balizan bila jungo nintzan. Baina, lasterketa irabazteko presiuak ez zidan disfrutatzen utzi, eta helmugara jun nintzan galdetzera besterik ez bada.

Helmugan zauan tipuak esan zidan bi baliza (tranpa 43 eta 44 zkia) horiek batera hartu zitezkela. Joe, ze harridura, mapan norabidia begiratuz gero ez zuan hori jartzen. Begiratu zuan, eta esan zidan agian arrazoia neukala, baina nik erabaki bihar nuala, helmuga zeharkatzen banuan ezin nintzala ondoren berriz ere balizan bila jun. Horretan, helmuga zeharkatu nuan, eta kitto.
Tartian beste tipo bat zauan, ikusle bat, eta hasi jatan esaten mapak esaten zuan norabidiak ez zuala inporta, pistak horrela dirala, bi zentzutakuak eta abar. Esan nion orduan ia mapa zertarako ematen ziguten, adibidez Urdinetik Candanchura jun leikela, baina mapan ez zuala horretarako aukera ematen!
Fitxatu eta erdi moskeauta barrura jun nintzan, epailiangana. Honek esan zidan ondo in nuala, tranpa jarri zabela preziski horretarako. Asmatu izanaz poztu nintzan, baina pena eman zidan falta jatan Candanchuko baliza hura ez fitxau izanak.
Epailiek puntuaziua eman zidaten, eta esan zidan beste kontrol bat ez nuala fitxatu, aparatuak ez zidan funtzionatu itxuria. Esan nion horrela bazan ez neukala onartzia besterik, joku arauak horrek ziralako.
Jateko zeozer hartu eta karreraz kanpo jada, fitxatu ez nuan baliza hura zauan lekura jun nintzan, Candanchuraino. Zenbat denboran in ahalko naban ikustia nahi naban.
Helmuga zeharkatu ondoren

Bueltatu ostian, bestiak ere bukatuta zaozen, eta lauok argazkixa atara eta jun ginan eskiatzera. Tarte horretan galdetu nuan ia sailkapenak eginak zaozen, eta ezetz. Esperantza banaukan, baina baliza batek ez puntuatu izanak podiotik kanpuan utzi ninduala pentsatu nuan, eta sari banaketara ez ginan jun eskiatzen aprobetxatu gendualako

Asteartian watxap taldian mezu bat: Piru, FBn jartzen dau irabazi in zenduala!!!
Aibalaletxepues, egixa da barren!!!
Ski-O probako sailkapena
Joe, eta tipo bat ixa ni baino 10 minutu lehenago sartu zan, eta ni pentsatzen lehena allau nintzala... Klaro, honek balizak aldrebes in eta Candanchutik bueltan aurreratuko ninduan bide motxagotik, (edo beste ruta bat egingo zaban), ze ez nintzan konturatu inork aurreratu ninduanik, baina puntuak ikusitxa, baliza tranpan erori zan eta bidia ondo ez aukeratziarren deskalifikatuta antza.

Hemen Ski-O informaziua, Ibonciechoko FB, argazkixak eta Web orrixa
Eta somporteko argazki hau. Zoragarri egoten da basua elurra jausi berri daonian
Hemen astebukaerako bideoa

Iruzkinak