Bukatu da, bukatu da

Bukatu da, akabo!
Datorren barixakuan Hiru Handixak egin ostian, zapatillak alde batera laga eta mendiko bizikletaz disfrutatzen hastekua nintzan, baina planak guztiz aldau jataz!
Astelehenian karakaten azkenenguetakua izango zan entrenamendua itxen, orkatilla bihurritxu naban

Ez dao bihurritxu bat itxeko fetxa onik, eta hau 3Hra begira okerraua ezin zan izan. Halere, neretzat fetxa txarragua litzake abendua eta otsaila bitxartian itxia (nere burua kontsolatziarren diot).
Okertu naban momentuan bertan konturatu nintzan serixua zala, eta horrela dago oin gauzia
Hurrenguan argazkirako depilauko naiz
Azken aldixan nekatuta nenbilen, eta masajistiak esan didanez, erlazio zuzena dago; reflejuak ondo eukiko banitxu hainbestekua ez nabala ingo seguruenik, beraz, oin kamillan etzan eta sufritzia tokatzen da.
Momentuz behintzat akabo hiru handiak, eta mendiko bizikletia ia noiz domau ahal doten...
Bitxartian, 3Hra zuaztenori animo pila bat eta disfrutatu nere partez. Saiatuko naiz animuak ematera juten, inbidixa pixkat pasatzera

Iruzkinak