Errexiltar Andres

Aurtenguan ere allau da Errexiltar Andresen omeneko mendi-eski lasterketa.
Enterau ez bazerate ere, Pierrara juteko hiru egunen faltan jokatu da aurtenguan txapelketia, eta nolabait, guk burua dagoeneko pierran euki dogu. Izan ere, batetik lesio bat eukitzeko arriskua, eta bestetik nekia metatzia ere ez jakun komeni, Pierrara fresko allatzia garrantzitsua dalako.
Edozein kasutan, lasterketa berezixa da hau. Picosen egiten dogun lasterketa bakarra izaten da, eta picoseko baldintzak beti dira piriniuen oso ezberdinak; ingurua, ibilbidiak, antolakuntza, diseinua...
Regil lasterketa bi egunetan jokatzen da bikoteka, baina gainera, zapatuko etapa Euskal Herriko bikotekako txapelketa ere bazan, eta Euskal Herriko Koparako azken proba puntuagarrixa.
Fuente Dé teleferikuan goiko partetik hasten ziran lasterketok, zapatuan 1900m inguruko etapa luze luzia eta teknikua, igoera eta jeitsierak fokekin, igoerak patinatzen, kranpoiekin, kranpoiripe... danetik zaukan.
Domekan berriz, sprint erara zirkuito bati bi buelta eman bihar giñozen, buelta bakoitzian 100m inguruko bi igoera zaudelarik, danera 400m.

Emaitzeri dagokionez, berezixa izan da errexil guretzat. Oker ez banao, eskixekin Larizen lehenengo podiuma hemen izan zan, eta lehenengo postua ere bai 2011n.
2011 urteko ospakizuna



Oinguan ere egon da ospakizunik. Ordutik hona, Iñigo podiumez podium dabil, baina oinguan nik ere zapaltzeko aukera euki dot Javiri eskerrak.
Lasterketako hirugarren postua egin genduan zapatuan, baina Iñigok madrildar batekin parte hartu zabanez, euskal herriko bikotekako txapelketatik kanpo geratu zan, eta horregatik guk bigarren egin genduan txapelketa honetan
Euskal Herriko bikotekako mendi-eski txapelketa 2014
Baina hemen lortutako puntueri eskerrak, eta aurreko lasterketetako puntuak gehitxuta, aurtenguan Euskal Herriko mendi-eski txapelketako 3. postua lortu dot, eta 2011 urtian geratu jatan arantza atara ahal izan dot. Larizekin podiumian egotia, gainera, oso berezixa izan da!

Euskal Herriko Mendi-eski kopa 2014
Horregatik, zapatuan bertan, ospatzera jun ginan, aurreko urtetan egin izan dogun bezela
Aurten aldrebes, Zezena astua altsatzen!!
Domekan, berriz, Regil lasterketako sprint-a tokatzen zan, 100mtako 2 igoera zauzkan zirkuitu bati bi buelta eman bihar giñozen. Pierra bi egunetara eukitxa, galtzeko asko eta irabazteko gutxi zakagulakuan urten ginan. Jeitsieretan ez zauan elur gehixegi, eta materiala ero norbera izurratzeko boleto askokin gaozen. Bezperan hurrengueri 5 minututako aldia atara genien eta lasterketa motx batian nahiko errenta zan hori, baina hemen helmuga pasatu arte edozer gauza gertatu leike...
Urten orduko, motroilloian guazela, eskixak trabatu eta erori nintzan eta foka bat urten! Zorionez, bizkor jarri naban eta jarraitxu naban, baina uskerixa hori eta nere repris falta, nahiko deskolgatuta geratu ginan. Halere, igoerak eta aldaketak jun ahala, jendia aurreratzen jardun genduan, eta azkenian lehenengo hamarren artian sartu geralakuan nago.
Edozein kasutan, eta aurreko leihatik kanpo egon arren, gaur ere gerra edarra euki dogu, Iñigoli eta Ipe, juniorrak, Candanchukuak... ez da aspertzeko denborarik egon. Ondo juten ez jatazen arren, eta horregatik gogo askokin hasi ez arren, oso dibertigarrixa izaten dan sentsaziuakin bukatzen dot. Ez da gutxi!
Eta emaitza, ba esperota bezela Regileko gure podiuma mantendu ahal izan dogu. Beraz, astebukaera honetan 3 garaikurrekin etxera!!!



Hemen ETBk egindako erreportaia 7:00 minututik aurrera

Iruzkinak