Altitoy 2014

Guretzat oso berezia da beti Altitoy proba, eta aurten are bereziagoa egin dau Andoniren hutsuneak. Halere, erreleboa ezin hobeto hartu dabela pentsatzen dot, lantalde bikaina daolarik proba honen atzian. Zorte pixka bat gehixo merezi zaben eguraldixakin, baina aurten ere ez zan lan erraza izango antolatzaile eta trazadorientzat. Halere, lasterketa polit eta luziak egin ditxue bi egunetan, nahiz eta lasterkarixon segurtasuna bermatzeko zati batzuk pistetatik itxia beste aukerarik ez jakuen geratu. Hori dala eta, bi egunetan goizeko 7:30etan hasi dira lasterketak, argitzen hasi bezain pronto, pistetara eskiatzailiak iritsi ordurako alkarri trabarik ez itxeko. Lehenengo bi igoerak pistetatik egin ditxugu bi egunetan, eta horrek eman dio luzera, espektakularidadia kendu dion arren, baina gure segurtasunagatik danez, eskertzekua edozein kasutan.

Zapatuan Grand Tourmalet-eko Tournaboupeko parkinan ingurutik atera ginan, eta esan bezela, zapaldutako alpinoko pistetako bi igoeren ondoren Bareges herriraino jeitsi ginan. Azken zatixa pagadi edar batian antxitxika bajau ondoren Ayreko basuan, pare bat igoera egin genitxuan funikular zaharra zauan lekuraino bi bide ezberdinetatik. Aurreko urtian ere lasterketa hemen inguruan bukatu arren, leku berrixetan ibili gerala ematen zaban, baso edar honek barruan galtzeko sekulako aukera eskaintzen dabalako.
2014ko Altitoyko zapatuko ibilbidea Bareges-Tourmaleten
 Zapatuan 5 igoeraren ondoren goruntz bukatu genduan, eta 2150m inguru metatu genitxuan aldapan gora.

2014ko Altitoyko zapatuko ibilbidearen profila

Domekan berriz, Luz Ardideneko pistetan hasi eta pare bat igoeren ondoren, lehenengo Riouko lepotik (Argazkixan Lap5) Cauterets alderuntz (Argazkixan Lap6), eta ondoren berriz bueltatu ostian Bederetetik Viscos alderuntz ibili gera azken igoera berriz ere pistetan bukatzeko.


2014ko Altitoyko Igandeko ibilbidea Luz Ardidenen
 Gaurkuan igoera dexente izan dira zerradun grafiko honetan ikusi leiken bezela, eta desnibel positiboa ere 2450m ingurukoa
2014ko Altitoyko Igandeko ibilbidearen profila


Bi egunetan etapa luziak egin ditxugu, eta bi egunen batura ari da 5000m ingurura gerturatzen. Horrek, ibilbidiaz, antolakuntzaz eta bide markaketa onaz gain itxen dau Altitoy piriniotako lasterketa garrantzitsuena nere ustez. Horrek, eta noski, lasterkarixon aldetik daukan erantzunak
Larunbateko etaparen ostean, Kirolak taldekoekin Morkaikoko bat infiltratuta. Argazkilaria: Igor Goirizelaia

Emaitzeri dagokionez, aurten ere Lariz-Nabarrok osatutako bikoita zan euskaldunetan irabazteko faborito nagusixa, nahiz eta Egea-Letamendi bikotia ere boleto askotan sartu.
Baina Larizen bikote Mikeli bota apurtu jakon zapatuko bigarren jeitsieran, eta erorketa txar batengatik lasterketaz kanpo ez ezik, sorbaldan aberixia eginda jeitsi bihar izan zitxuzten. Animo Mikel!!!
Bestiok atzetik ginan. Aritz eta Ibanen ondoren, Lander eta Igor, eta ondoren Javi eta bixok. Urruti ez, baina ezin izan genduan Lander eta Igorrengana iritsi, eta hartara, zapatuan Altitoyko hirugarren postuan bukatu genduan euskaldunen artian.
Holaxe kontatzen dogun arren, ez da Euskal Herriko kopa edo txapelketarako puntuagarrixa, baina beti kontatzen dogu euskaldunen artian zenbatgarren in dogun, egozentrikuak geranik ezin ukatu, eh?
Aurten ez da aurreko urtetako maila egon. Halere, harro esan dezaket Altitoyko lehenengo hamarren artian bukatu genduala zapatuan, 8.postuan hain zuzen. Maila jeitsi arren, burruka demasa euki genduan. Hemen ez dau inork ezer oparitzen, debalde ezta ize.
Larunbatean helmuga zeharkatu ondoren. Argazkilaria: Igor Goirizelaia

Zapatuan adibidez, azken igoera luzia hastian 14.postuan ginan, eta bukatzerako 6 postu aurreratu genitxuan. Aldaketa batian distraituz gero 3-4 postu galtzen genitxuan, gero goraka edo beheraka rekuperatzen asko kostatzen diran postuak, aurreratzia ez baita erretza normalian.
Domekan berriz, bezperako nekiak esperota baino gehixo igarri genitxuan, nik behintzat. Lasterketa luziaua zanez, lasaixago ere hasi ginan, eta aldaketaz aldaketa jun ginan postuak irabazten.
3.Igoeran Lariz zaon animatzen, eta ikusitxa Javi ni baino erretzao zixela, goma eskaini zigun (batak bestiari laguntzeko ibiltzen dogu goma). Asko poztu nintzan Iñigo han ikustiaz! ez bakarrik goma eman zigulako eh?
Hortik aurrerako igoera guztietako zati bat Javik tiraka egin naban. Tiraka bai, baina fokak jantzitxa eh? Ez pentsatu horrek milagrorik itxen dabanik, baina laguntzatxo bat ematen dau, eta asko eskertzen da gainera. Sekulako sasoia dauka gasteizko galguak. Halaxe ba, gora iristeko azken metrotan goma soltatzen genduan, metro batzuk aurreratzen zan, bere fokak gorde eta nere fokak tolesten laguntzen zidan. Beheko aldaketetan aldiz, ni lehenago allatzen nintzanez, eskixetako batian foka jartzen nion. Bestela aldaketetan denbora asko galdu ez arren, postu asko galtzen dira eta.
Domekan azken aurreko igoera hastian, 20. postutik atzera ginan. Nik uste lasai hasi izanagatik, oindiok kartutxo bat gordeta geneukala. Gainera, neri lasterketa esplosibuak baino, lasterketa luziak askoz gehixo gustatzen jataz hobeto juten jatazelako, eta Javiri zer esanik ez! Aurrian geneuzkanak hasi ziran poliki poliki moteltzen. Horren adibide, igoera honetan gure aurreko ixa guztiek atara zaben goma bikoteko batek bestia bultzatzeko. Oso irudi politxa zan bikote pila bat sokatik elkar katiatuta. Bestetik, azkenengo igoeran erdixan fokak jantzitxa jeitsiera bat in bihar zan, nahiko malkartsua, oso oso teknikua.
Azken bi igoeratan 20.postu ingurutik 7. posturaino aurreratu ginan, eta aurreratutakuak ez ziran ez hankamotxak!! Baina esanda bezela, gordeta geneukan kartutxua, gomatik tiratzeko Javiren sasoia eta jeitsiera tekniko horretan eukitako zorte eta abileziak egin zigun ezinezkua ematen zabana, domekan ere lehenengo hamarren artian sartzia, eta are gehiago, bezperako postua baino bat lehenago sartzia.
Juan Preciadoren argazkia. 2014ko Altitoyaren azken metroak. Eskerrik asko Juan!

Halere, Javi lasai ez, eta azken aldapan sekulako sufrikarioa pasa arazi zidan kabroiak, aurrean genitxuan Lander eta Igor, eta hauek harrapatu ahal genitxula sinistuta, nik uste azken aldapan munduko errekorra in genduala! Ni ez nenguan trote askotarako ordurako, eta ixa minutu bat atera ziguten bigarren egun honetan ere.

Hori dala eta, Altitoy 2014 honen balantzia sekulakua izan da. Aurten kalidadezko entrenamendu askorik egin ez arren eta lasterketa gutxi, eta ondorioz konfidantza handixakin jun ez naizen arren, dexente eskiatuta iritsi naiz. Horri eskerrak nik uste, Altitoyen Larizekin egin naban podiuma errepikatzeko aukera euki dot, bere ausentziari esker hein handi batian. Gainera, aurtenguan errendimentu orokorra sekulakua izan da, oin arte ez bezelakua, lehenengo hamarren artian leihatzen ibiltzeko gai izan gera eta! Ez naban berehala esango hori pasau leikenik!!
Euskaldunen artian, Iban eta Aritz  9 minutu luzetara geratu zaizkigu, baina bigarren sailkatuak, Lander eta Igor 2 minutu eta erdira! 6 orduren ostian, hainbeste igoera eta jeitsieraren ondotik eta eskiatzaile hauek dauken maila ikusitxa, oso pozik egoteko modukua!
Denbora orokorrak hartuta ere, lehenenguek distantzia atara zaben, baina gure inguruan denbora gutxixan jende asko gaude bueltaka!

Hemen  zu kirolarirako Anartzek egindako bideoa

Eskerrik asko Anartz!!!

Iñaki Lahuertak igotako bideoa hemen:


Denborak ikusteko kuriosidadia baldin badaukazue, hemen aukera

Iruzkinak