Maripotzu eta Idotorbera Roleski igoera 2013

Aurten inoiz baino jende gutxiago elkartu arren, primerako eguna egin digu.
Goizean 9:30etan Maripotzuraino igo gara lagun artean goizeko freskura eta eguraldi ona aprobetxatuaz, eta 12:05etan, txirrindularien ondoren atera gara Idotorbera kronoaren kontra Roleskietan.
Iruñatik hiru lagun etorri dira, beraz, herriko hiru eta Iruñako beste hiruk egin dugu igoera.
Txirrindulariek eta hauek ikustera igotakoen animoak hartuta, aurten estrainekoz, neska bat izan da Rolleski probaren irabazle, Iruñako Cintia Martinez.
Cintiak, gainera, nesketako errekorra jarri du 26:30eko denborarekin. ZORIONAK CINTIA!! Esan beharra dago baita ere, lehenengo neska izan dela patinatzeko estiloan egiten ausartu dena. Horrekin bakarrik, bere indarra eta sasoia agerian utzi ditu. Halere, hurrengo urtean klasikokoekin etorriko dela esan du, uste baino askoz gogorragoa egin zaiolako.
Hurrengo egunetan igoko ditugu argazki eta bideoak. Bitartean, hemen sailkapena
SAILKAPENA


Elgoibarren.net-eko argazkiak









2009ko proba
2011ko proba barren
2012ko proba pirukeriak
2012ko proba barren
2013ko proba Irrintziski Iruñako lagunen ahotik 
2013ko proba Elgoibarren.net-en

Iruzkinak