Ehun milak-Javi Dominguez

IKARAGARRIA!!!
Oraindik sinestu ezinda nago, Javik irabazi du aurtengo ehun milak!!!!
ZORIONAK JAVIIIII!!!! OEOEOEOE



Atzo Azkarateko gainian, Elgoibartarrok probari ongietorrixa eman ginonian 8. pasatu zan Javi bertatik. Aurten on-line ikusteko aukera zauan Ehun milaken webaren bitartez eta gabian zihar denborak jarraitzen ibili ginan. Gaba aurrera zixela, Azpeitiatik usten dot 4. zijoala ikusi genduan.

Javik, gurekin ibiltzen dan arren, kriston kualidadiak dauzka ta antxitxiketan asko itxen dau. Distantzia motz eta ertainetan oso ondo moldatzen da, eta luziaguetan are hobeto. Halere, hain proba luze batian edozer gauza pasatu leike: Txorkatilla bihurritxu bat gabez, erorketa bat, deshidratazioa bat eta ondoren ur gehiegi edatearren tripako minak... ordu asko dira eta "mekanika" ondo zaintzeaz aparte zortea ere derrigorrezkoa da, edozeini ia ia edozer gertatu ahal zaiolako.
Probaren aurretik berak esan zidan oso lasai hasten saiatuko zala, burua hotz eraman beharra zeukala. Distantzia motzeko lasterketetan aurrekoak ez ihes egitea garrantzitsua da, baina distantzia luze hauetan agian lasai hasteko odol hotz hori edukitzean dago trukoa.
Elgoibarren, oso ondo zetorrela komentatu zuen eta poztu ginen, baina burua hotz mantentzen jarraitzea beharrezkoa zen.

Atzo, azkarateko txiringitoa desmontatu orduko nahiko berandu zan. Gaur goizean upaigoitxiko potzua garbitzeko geratuta nauan, eta lo gutxi eginda jun naiz bertara. Atzoko paliza, lo gutxi gehi gaurko paliza, arratsaldian neka neka eginda jeitsi naiz upaigoitxitikan. Siesta aurretik ordenagailua piztu eta denborak ikustera jun naizenian, aibalaletxe, Oazurtzan (148.kman, helmugatik 20kmtara) Javi bigarren zijoan!!!
Logure eta nekeak kolpetik joan zaizkit! Aupa Javi!!!! Podiuma egiteko aukerak jauzkak!!!
Ondo begiratu eta... Aurrekoa zazpi minutu aurretik, ondorengoa 43 minutu atzetik!!!! kabroi honek Podiuma, eta agian bigarren egingo jok gainera!!!
Bi bidar pentsatu gabe furgonara!!! Javik podiuma egiten badu nik han egon nahi dot!!!
Bidian irratixa jarritxa jun naiz, eta Beasainera iristerako oraindik azken erreferentzia horixe neukan, Javi bigarren zijoala.
Beasaingo helmugan entzun dot hurrengo kontroletik Javi lehenengo postuan pasatu dala 3 minutuko abantailakin. Mutiloa, helmugatik 10 kilometrotara.
Eskiatzen ibiltzen zan, eta Javiren laguna dan Ritxar Manovel ikusi dot helmugan argazki kamarakin eskuetan. Honengana jun eta han egon gera azkenengo kilometro hauek sufritzen. Halako batian han agertu da Javi, lehenengo postuan ez ezik, gainera probaren errekor berria egin du. AUPA MAKINA!!! Ze poz, egixa esan oraindik sinistu ezinda nago, eta ni horrela banago, pentsa Javi nola dagoen!!!!!

Helmugan zoriondu, besarkatu, berriz ere zoriondu, berriz ere besarkatu... jo, ze emozionantia izan dan!!! Txarrak geranori horixe geratzen jaku, bestien garaipenekin disfrutatzia!!

Gero, han hasi dira entrebistak
De 2011 Uztaila


Zorionak ematen beste lasterkariak. Hemen bigarren egin duen Jose Vicente Benitorekin, biak elkar zoriontzen.
De 2011 Uztaila


Aurreko urteko irabazlia izan zan Imanol Aleson Azkoitxiarra, Zorionak ematiaz gain, el olimpo de los dieseleko testigua pasatzen, bueno, hauek gutxienez el olimpo de los turbo diesel de competicion. Imanolek atzo gabian azkaraten utzi zaban proba. Lesionatuta zijoan eta non eta etxian utzi bihar, kriston pena eman zigun. AUPA IMANOL!!! MAKINA!!!
De 2011 Uztaila


Entrebistetako batian, plazan aurrian Javi entzun dezakezute Azkarateko erromerixan inguruan berbetan, Berbena bat, Trikitilari batzuk zaudela bidian, Azkaraten kontatzen.


Ta Javi, nola joan da?
"He ido bien, hacia buena noche para correr, iba agusto. De dia, sobre todo al mediodia ha empezado a hacer calor. Ibamos en el segundo grupo y al final, al adelantarle a uno del primer grupo pensaba que aún había más gente. Me han dicho que iba el primero y me he venido arriba y... Iba corriendo, a tope, muy rapido, me he venido arriba
160.kilometruan, zu! jata harrapazak!!!

Aupa Javi Artista!!!!


Eta oraindik martxan daudeneri ere ANIMO MUTILOK!!!
Aupa Joserra Sousa 39.postuan momentu honetan
Aupa Patxi Rubio 43.postuan momentu honetan
Aupa Ultrabeñat, 117.postuan momentu honetan
Aupa ELGOIBARKO KALABERA HIRUKOTEA: 131.postuan momentu honetan. Txelu esan dutenez kalanbreekin doa ia ia haseratik. hau bai tipo handia!!! eta hirukotea oso ondo doa, postuak aurreratzen. AUPA MUTILLOK!!!!
Animo proba amaitu gabe erretiratu direneri. Tartian Iñaki mutrikuarrari. GORA BIHOTZAK!!!

Eta ke se prepare k, aurten ekipazua atara bidou eta


*Pentsa ze luzea den proba hau, javi helmugara iritsi denerako seme bat izan duela eta koskortuta iritsi da helmuguara lehenengo bidixuan ikusten dan bezela.

Iruzkinak