Mezuak

Denboraldi hasera Erlon

Irudia
2017/12/01
Aurtengo denboraldi hasera mundiala izan da. Azaruan oindiok negua urruti ikusten nuan, eta derrrrrepente kriston elurtia. Erlo bera ere txuri!!
Zapatuan goizian goizo esnau, armarixo, gela eta garaje artian sakabanatuta neukan materixala bildu eta gora!!! Esperantzia, aber txomingerorik ez dauan bidian, eta di-da ahalik eta goren ixotzerik daukadan kotxez...
Eta bai, ez nintzan kotxez allatzen lehena izan, baina inork enbarazurik egin gabe allatzeko aukera euki nuan, eta hori horrelako egun batian handixa da.


Madarixan kotxia aparkatzeko tokitxo bat ikusi nuan, eta bertan lagatzia erabaki naban, eta hortik gora eskixekin abantau. Ez nakixan goixan lekurik egongo zan aparkatzeko, eta ordurako nerbioso nenguan eskixak jartzeko irrikitan.
Karreteratik eskiatzen hasi nintzan. Behin errepidia lagata, kriston omenajia zauan Erloruntz.


Zumaia barrenian


Eztao hitzik, irudixek dana esaten dabe

 Eta bueltan  hauxe zan panoramia Madarixan. Wakaaaa, bai ederra!!!


Domeka go…

Proiektu berrixak eskixekin

Irudia
Elurrakin batera, banator bueltan!!!
Berriz ere neguko denboraldixan bete betian sartuta gaudela, olentzero bezela, ilusioz betetzen jaku burua. Aurreko denboraldixa bikaina izan zan zentzu askotan. Ibilbide luze eta dotoriak egin nitxuan (nere gustorako behintzat), batzuk bakarrik beste batzuk konpainia onian. Lasterketetan inoizko emaitzarik onenak lortu nitxuan, eta sasoia ere demasa hartu nuan sentsaziuakin bukatu nuan. Baina penatxo bat geratu jatan, udaberrixa ez aprobetxatu izana.
Pierratik bueltan lepauztaia apurtu nuan bizikletan lanera nijuala, eta onenian agur esan bihar.
Beno, ezin kexatu, astebete lehenago apurtzia okerro izango zan, eta zer esanik ez tenporada osua galdu izan banu.

Eta berriz ere denboraldi berri baten aurrian gaude!!! Berriz ere proiektu berri eta zaharrak bueltaka!!! Aurreko urtian ordenagailutik jarraitxu izan nitxuan udaberriko jartada batzuk. Horrelako gauzak gustatzen jataz neri, lasterketak baino gehixo.


Carros de Foc Non Stopean
Genis Zapater ar…

ARNIZKAR topagunia

Irudia
Aspaldi honen berririk emanbe, gutxienez 2010etik Arnoko bi akanpaden ondoren (kartela, bat eta bi) akanpada berri bat egingo dogu barixaku honetan!!!



Bizitzak ez dauka zentzurik heriotza gabe. Aurten, beste gauza batzun artian, Humano Putakumiak lemapian, gure lider espirituala omenduko dogu.
Despues de recibir los mandos chakramentales y la rendición apostólica de su santidad Pio Pio Betikentsen IX, protector de la santa sede novelesca y novenera, asi como de san Euro, patrón de los eurolatras. El funeral comenzará mañana y se celebrará durante los siguiente noventa y nueve días en las tabernas de Moskorbelts.
2017/10/26an 99 egun beteko direnez liderrak utzi gintuenetik, barixaku honetan hilak 20 Izarraitzen elkartuko gera bere liburuan pasarte batzuk irakurtzeko asmoz.
Baina hori ez da dana izango, beste hainbat kontu kontatuko ditugu, besteak beste Deribatuen erabilera egunerokuan, Unibertsoaren ordena eta erakarpen legea, iluminatiak eta masoiak, eta gure antzeko baina ez…

Hiru Handiak

Irudia
1995/06/10
Aman etxian arkeologia itxen, bitxikeri batzukin topo egin dot, eta honako hau ekarri nahi izan dot.
Garai berezi bezain ederrak ziran orduan ere. Nere bizitza oraingoa baino abentura handiagua zela daukat goguan. 17 urterekin, etxetik kanpo bizi nintzan, justu momentu hartan Sugarren etxian.

Urtebete lehenago Sugar, Igor, Oskar eta Eka usten dot, Hiru Handiak egiten saiatu ziran, baina gaupasa egin ondoren Otxandixoko gosari mardulakin tripa betian erretiratu egin ziran. Orduan 16 urte zeuzkaten. Gaur egun adin horrekin parte hartzen uztea pentsaezina da seguruenik.
Urtebete beranduago ni ere animatu nintzan saiatzera. Mendixan asko ibiltzen ginan orduan ere, baina akaso luze ibiltzera ez geneukan orain daukagun ohiturarik. Morkaiko zan orduan ere elkargunia, eta horrela batu eta montatu ginan kotxe ezberdinetan.
Urte hartan Elgoibartik 10 lagun jun ginan. Argazkixan agertzen gera ezkerretik eskumara Arrieta, Gabi, Igor, ni, Sugar, Ulazia Sahatzu, ta Tomas behean. Eskaloi …